Diario de Noticias de Álava

Txandapasa

Kenfoye (II)

por iban zaldua enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

K
EN Follett auziaren harira, eta Rikardoren aurreko zutabea probestuz, galdera bat: ba al dute, adibidez, Toti Martinez de Lezeak edo Rikardo Arregik berak Gasteizen estatua bat izateko posibilitaterik, egunen batean? Aukerak gutxi direla esango nuke. Nik hiru idazleen eskulturak ezagutzen ditut Gasteizen: Kultur Etxearen pareko Ignacio Aldecoarena, Lakua aldeko Lauaxetaren bustoa, eta Folletten estreinatu berria. Hirurek konpartitzen dute zerbait: hiru idazleen harremana Gasteizekin oso zeharkakoa izan dela. Poeta bizkaitarrarena, jakina denez, azken unekoa eta zorigaiztokoa izan zen: Gasteizen fusilatu zuten faxistek 1937ko ekainaren 25ean. Aldecoarena, tira, handiagoa izan zen, bertan jaio eta pasa zituelako haurtzaroa eta nerabezaroa, baina bere karrera literarioa Madrilen garatu zuen, probintzianismotik ihesi zihoan espainiar literaturaren handi bati dagokion bezala. Follettenak ez du ia iruzkinaren premiarik ere: aipu bakar bat eta "katedral zaharrean inspiratutako" nobela dela bezain gauza lausoa nahikoa izan ditu estatua eskuratzeko. Baina Follettenak badu zerbait hausturatik ere. Normalean bi motibo egon zitezkeen idazleei estatuak eraikitzeko, garai batean behintzat: haien kalitate literarioa aitortzea edo literatura nazionalaren eraikuntzan izandako rola gorestea; azken batean, ondo pentsatuta, motibo bat eta bera dira, eta horregatik eskaini ohi zitzaizkien hildako idazleei, noski. Folletten estatua, ordea, garai posmodernoetako joeren erakusgarri litzateke: ez da idazle nazionala, eta are gutxiago idazle jasoa, best-seller-ena baizik; bere meritu handiena milioika ale saltzea da. Baina garai batean ez zen planteatzen ere (esaterako) Marcial Lafuente Estefanía batek estatua bat merezi zuenik; askoz jota, kale bat jaioterrian. Balore literarioek aldaketa handia jasan dute azken urteotan. Beraz, esango nuke Toti hurbilago legokeela estatua lortzetik Rikardo baino. Biek ala biek, ordea, zabal idatzi dute gure hiriari buruz haien obran. Eta hori, gauzak dauden bezala, handicap bat da eskultura izateko Gasteizen.

casas y pisos en álava
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADDía Mundial del Sida
EL FRACASO DE UN TRIUNFO
El Día Internacional del sida pone de relieve el repunte de los contagios
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Reciba cada mañana los titulares más importantes en su e-mail

internet@noticiasdealava.com | Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdenavarra.com | www.noticiasdegipuzkoa.com

© DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA
Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 · Vitoria - Gasteiz · ÁLAVA · Tel 945 163 100 · Fax Administración 945 154 344 · Fax Redacción 945 154 346
Oficina Comercial Calle Portal del Rey, 24 (Esquina calle Paz). Tel 945 201000. Correo electrónico oficinacomercial@noticiasdealava.com

Enlaces patrocinados: Limpieza | Alquiler de coches | Viajes | Tatuajes | Decoración | Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casas rurales | Apartahoteles | Pisos e inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Electrónica | Disfraces | Agencias de publicidad | Cirujanos y cirujía estética | Restaurantes | Guarderías | Gimnasios | Informática | Bancos | Trabajo | Hosting | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |