Diario de Noticias de Álava

Txandapasa

Kenfoye

por rikardo arregi enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

K
ENFOYE, horrela ahoskatzen du nire lagun on mihi gaizto batek Ken Follett idazlearen izena. Bere azken liburukoteko azken orrialdean, esker orrialdean, agertzen da, besteak beste, Santa Maria katedrala, eta Fundazioa, eta Gasteiz, eta badirudi Fundazioaren eta hiriaren esker ona handia dela zeren egin behar baitiote estatua bat katedralaren aurrean. Fundazioaren kide izateko puntuan egon nintzen garai batean niri oro har harri zaharrak gustatzen zaizkidalako, baina ikusi nuenean zeintzuk ziren Fundazioak Gasteizera ekartzen zituen idazleak joan zitzaidan gogoa, erabat; salbuespen pare batekin idazle horiek idazten dutena gutxi interesatzen zait, edo ezertxo ere ez. Fundazioaren gustu literarioek urrundu ninduten Fundaziotik. Banitatea? Agian. Horrelako jendearekin katedrala ospetsuago egiten dela eta diru gehiago lortzen dela? Agian. Turista gehiago etorriko dela? Ondo, iritzi orokorraren aurka turistak atsegin ditut. Ez dakit zer pentsatu. Baina estatuarena gehiegi da. Niri oro har estatuak gustatzen zaizkit. Uste dut behin idatzi nuela hemen Arte Eskolako erreprodukzio greziar-erromatarrek nigan eragin zuten zirraraz haurra nintzelarik; gauza bera esan ahal dut Florida parkeko errege bisigodo horietaz, gustatu izan zaizkit beti, barkatu. Garai batean kexu nintzen Gasteizen estatua gutxi ikusten zelako, XIX. mendeko esploratzaile bat Floridan bertan eta ama birjina pare bat. Gerora bai, gerora estatua pilo bat egin dute, modernotxoagoak, zutoin gabeak, oinezkoen maila berean, demokratikoagoak edo. Haietarik bat, Ibiltaria, Gasteizko ikur bihurtu da. Zeledon duenak eta toreatzaileak oraindik izutzen naute bertatik igarotzen dudan bakoitzean. Ez dakit nolakoa izango den Kenfoyerena, agian jarri dute dagoeneko eta ez naiz enteratu. Nik estilo erromaniko berantiarra aukeratuko nuke. Aldatzeagatik, diot. Iban, amesgaiztoak izan dituzu Gasteizko estatuekin, ez?

casas y pisos en álava
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADDía Mundial del Sida
EL FRACASO DE UN TRIUNFO
El Día Internacional del sida pone de relieve el repunte de los contagios
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Reciba cada mañana los titulares más importantes en su e-mail

internet@noticiasdealava.com | Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdenavarra.com | www.noticiasdegipuzkoa.com

© DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA
Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 · Vitoria - Gasteiz · ÁLAVA · Tel 945 163 100 · Fax Administración 945 154 344 · Fax Redacción 945 154 346
Oficina Comercial Calle Portal del Rey, 24 (Esquina calle Paz). Tel 945 201000. Correo electrónico oficinacomercial@noticiasdealava.com

Enlaces patrocinados: Limpieza | Alquiler de coches | Viajes | Tatuajes | Decoración | Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casas rurales | Apartahoteles | Pisos e inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Electrónica | Disfraces | Agencias de publicidad | Cirujanos y cirujía estética | Restaurantes | Guarderías | Gimnasios | Informática | Bancos | Trabajo | Hosting | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |