Diario de Noticias de Álava

'Mundua lo dagoen bitartean' lanak Printzipal Antzokia euskaraz jantziko du datorren astelehenean

'gaueko hitzak ' dira patxi zubizarretaren lanaren ardatz

Abenduaren 3an arratsaldeko 17.30etatik aurrera ehun sarrera banatuko dira dohainik

Joserra Senperena, Patxi Zubizarreta, Maite Berrocal eta Estitxu Breñas atzo aurkezpenean.argazkia: marcos ruiz

itsaso estarrona enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

vitoria. Belarrira xuxurlatutako hitzak, erregaliz zaporekoak, likore usainekoak eta belusez apaindutakoak. Gauez jantzitako hitzak taularatuko dira datorren astelehenean Gasteizko Printzipal antzokian, euskararen Nazioarteko egunaren baitan. Mundua lo dagoen bitartean ikuskizunak gasteiztarrak itzarri nahi ditu abenduaren 3an, iluntzeko zortzi eta erdietan.

Irratsaio baten itxura hartu du Patxi Zubizarretak prestatutako performance honek, ordiziarrak atzo aurkezpenean azaldu zuenez. Gazteak izan ditu abiapuntu eta, erronka horretan, "ahotsa, musika eta irudia" bere konplize bihurtu dira eta misterio ukitua duen istorioa gorpuztu dute: June izeneko neska gaztearen desagerpena, hiru maitaleren bitartez kontatua.

Iban Garate, Mikel Losada eta Nerea Garmendiak hezurmami-tzen dituzte amoranteak, eta Agurne Anasagastik egiten du haien kuttunarena. Felipe Barandiaran eta Maria Uriartek biribiltzen dute antzezle-taldea. Baina antzezpenez gain, zeluloideak ere lehen mailako papera izango du ikuskizun honetan. Ane Muñoz zinemagilea arduratu da Gasteiz erdialdeko txokoak filmatzen. Eta bazter horietako bakoitzak musika berezia adieraziko du: Joserra Senperna pianojoleak egokitu diena, hain zuzen. "Hiriek blues soinua dakarkidate burura, eta horixe bera da Printzipal Antzokian joko dudana", azaldu zuen musikariak atzo. Hitz bitan, "fusio erakargarria" da, Zubizarretak berak esan zuenez.

"Maitasunaren ikuspuntu poliedriko bat erakutsi nahi dugu", argitu zuen Gasteizek semetzat hartu zuen idazleak -Arabako campusean egin zituen Euskal Filologia ikasketak eta gurean bizi da harrezkero-. Printzipalean aurkeztuko duen lana honezkero Bilbon, Elorrion eta Galdakaon eskaini du baina, atzo Iban Garate aktoreak aitortu zuen legez, Zubizarreta hiriburura ekartzen "tematu zen".

Musu-truk dira sarrerak, Geu elkartea, Gauekoak eta Udalaren Euskara Zerbitzuaren eskutik. Maite Berrocal Kultura Zinegotziak ziurtatu zuenez, lankidetza honen emaitza "oparoa izango da". Dagoeneko agortu dira gonbidapenak; baina badago oraindik hitzordua ez galtzeko aukera: astelehenean bertan 17.30etatik aurrera, ehun sarrera banatuko dira antzokiko leihatilan. Euskara esna egon dadin.

internet@noticiasdealava.com | Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdenavarra.com | www.noticiasdegipuzkoa.com

© DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA
Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 · Vitoria - Gasteiz · ÁLAVA · Tel 945 163 100 · Fax Administración 945 154 344 · Fax Redacción 945 154 346
Oficina Comercial Calle Portal del Rey, 24 (Esquina calle Paz). Tel 945 201000. Correo electrónico oficinacomercial@noticiasdealava.com

Enlaces patrocinados: Limpieza | Alquiler de coches | Viajes | Tatuajes | Decoración | Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casas rurales | Apartahoteles | Pisos e inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Electrónica | Disfraces | Agencias de publicidad | Cirujanos y cirujía estética | Restaurantes | Guarderías | Gimnasios | Informática | Bancos | Trabajo | Hosting | Hoteles en Vitoria | Iberia |