Diario de Noticias de Álava

Txandapasa

Goazen Renora!

por rikardo arregi enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

A
FALTZEN ari naiz lagun idazle batzuekin (nire lagun ez idazleek "juntaletras" deitzen digute besterik ez) eta azken berriak dira mintzagai: Bernardo Atxaga Renora joan da hilabete batzuk pasatzera nobela berri bat idazteko asmoz, Marijo Olaziregi irakasle eta kritikoa Renora joan da ikasturte osoa pasatzera bertako unibertsitatean lan egiteko. Reno, Nevada. Estatu Batuak, jakina. Uste dut ezaguna dela Renoko Unibertsitatean euskal literaturaz eta kulturaz ari den saila. Euskal jendea ez doa jadanik Renora artzain gisa lan egitera, agian oraindik bai, batek daki. Orain euskal jendea nobelak idaztera doa, eskolak ematera, ingelesezko itzulpenak egitera. Pozgarria. Bat-batean Manuri aurpegia argitzen zaio (Manu hori Manu Lopez Gaseni da, esan nion izen osoa jarriko nuela hemen), baduela ideia bat esaten digu, Imaz gabe ez dakiela nori aurkeztu, baina euskal gatazka guztiak konpontzeko baduela errezeta erabatekoa: Euskal Herri osoa Renora eramatea. Jendea bakarrik? Ez, dena, Euskal Herri osoa. Jendea, hiriak, ardiak (artzainen tradizioari jarraitze aldera), lantegiak eta Gorbeiako gurutzea Gorbeiarekin. Jendea eramatea erraza dela dio batek, baina beste gauza horiek guztiak eramateko ez dugula oraindik teknologiarik. Apur bat galdurik egon gara une batez. Ideia zoroa zela uste nuen pasa den astean zutabegile azkar batek idatziriko zutabea irakurri nuen arte: Bizkaiko herri txikitxo batean gero eta txalet gehiago zegoela eta txaletetan Bilboko erdaldunak eta, beraz, herriaren euskal izaera jatorra galtzen ari zela betiko. Arazoari irtenbidea emateko erreserba modukoak antolatzea proposatzen zuen. Lagun batek esaten dit: begira, Nevadan badira horrelako erreserbak indiarrentzat, kasinoak eta whiskeriak dira diru iturria, ez dugu zertan eraman behar hara makina-tresna astun horiek. Badirudi zerbait dabilela airean; gure kezka guztien erantzuna "is blowing in the wind". Utzi kontsultak medikuentzat eta goazen guztiok Renora!

casas y pisos en álava
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
DNA se va de festival
Continúa el repaso a los eventos musicales más potentes del verano
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Reciba cada mañana los titulares más importantes en su e-mail

internet@noticiasdealava.com | Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdenavarra.com | www.noticiasdegipuzkoa.com

© DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA
Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 · Vitoria - Gasteiz · ÁLAVA · Tel 945 163 100 · Fax Administración 945 154 344 · Fax Redacción 945 154 346
Oficina Comercial Calle Portal del Rey, 24 (Esquina calle Paz). Tel 945 201000. Correo electrónico oficinacomercial@noticiasdealava.com

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |