
Txandapasa
DAZLE obsesiboa naiz, badakit. Nire azkeneko nobelaren idazketak guztiz hustuta utzi ninduen, hainbeste ezen ez bainuen uste inoiz besterik idazteko gai izango nintzenik; hala ere, ez zitzaidan iruditzen guztiz biribilduta zegoenik. Ondorioz, gaztelaniazko bertsioa egiteko jatorrizkoarekin baino denbora luzeagoa eman nuen, eta gauza asko aldatu nituen bertan. Ahaleginak guztiz ase utzi ez ninduen arren, frantsesera itzultzeko aukera sortu zenean, ez nuen dudarik egin: gaztelaniazkotik izango zen. Eta hara non, frantsesezko bertsioa irakurri ahala konturatu nintzen hura gaztelaniazkoa baino hobea zela; hala, argitaletxe britainiar batek interesa adierazi zuenean, abiapuntutzat frantsesezkoa har zezatela esan nien. Itzultzaile ingelesak, berriz ere, bikain egin zuen lan, eta emaitzaren irakurketak erakutsi zidan bazegoela askaerarik nik neuk eta frantsesezko itzultzaileak konpondu gabe utzitako hainbat pasarteren arazoetarako. Hungarierarako itzulpena ingelesekotik egitea proposatu nuen, beraz. Ez dut, jakina, hungariera ezagutzen, baina hiztegi baten eta gramatika txiki baten laguntzaz testua errepasatu ahal izan nuen, gainetik, eta inpresio ezin hobea egin zidan: hungarierazko bertsioa guztien arteko onena zela ebatsi, eta eslovenierara itzultzeko oinarria izango zela erabaki nuen. Gauza bera gertatu zen, ondorengo urteetan eta hurrenez hurren, italiera, arabiera, nederlandera, errusiera eta japonierarako itzulpenekin. Azken horren errepasoa egiteko nire adiskide batengana jo nuen, Ekialdeko hizkuntzetan aditua dena, eta kontatu zizkidanak ideia bat eman zidaten; azken batean, itzulpenekiko nire obsesioak menderatuta, urteak neramatzan ezer berririk idatzi gabe. Nobelaren euskararako itzulpena egiteko eskatu nion adiskideari. Nire editoreari erakutsi eta orain arte idatzi dudan onena dela esan dit; datorren Durangoko azokan aurkeztuko da. Dena den, hasi naiz jada liburu horren gaztelaniarako itzulpena lantzen, eta aldaketa batzuk sartuko ditudala uste dut…
I
|
|
© DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA
Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 · Vitoria - Gasteiz · ÁLAVA ·
Tel 945 163 100 · Fax Administración
945 154 344 · Fax Redacción 945 154 346
Oficina Comercial Calle Portal del Rey, 24 (Esquina calle Paz). Tel 945 201000. Correo electrónico oficinacomercial@noticiasdealava.com
Enlaces patrocinados:
Limpieza |
Alquiler de coches |
Viajes |
Tatuajes |
Decoración |
Peluquerías |
Pintores |
Muebles de cocina |
Casas rurales |
Apartahoteles |
Pisos e inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Electrónica |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Cirujanos y cirujía estética |
Restaurantes |
Guarderías |
Gimnasios |
Informática |
Bancos |
Trabajo |