Diario de Noticias de Álava

eulalia salmón, argantzoneko ikastolaren presidenta

"Ikastolak laguntza guztiak beharrezkoak ditu"

M. Martín / m. gonzález enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

argantzon. Argantzoneko ikastolak 2003. urtean ireki zituen bere ateak. Bere hasiera zaila izan zen, baina bere helburua bete egin da urtero humeen matrikulazioa areagotzen delako bere geletan. Trebiñu, Burgosen menpe egon arren, bere etorkizuna Euskadiri lotuta dagoela oso argi utzi du. Hizkuntzari dagokionez ere.

Orain dela lau urte, Argantzonek euskararen aldeko apostua egin zuen ikastola ireki zuenean. Nolakoa da egindako lanaren balantzea?

Balantzea oso baikorra da. Kontuan izan beharreko lehen datu garrantzitsu bat dugu eskuartean: 1999-2000 ikasturterarte, Argantzonen bazen Eskola Publiko bat, Gaztela-Leongo gobernuaren menpe. Eskola hau, ikasle ezagatik itxi egin zen, ez bait zuen betetzen Argantzongo biztanlegoaren beharra, ez hizkuntza ereduen aldetik, ezta eskolaren ezaugarriekin ere. Ondoren, herriko eskabideari erantzunez, Argantzongo alkateak, Alfredo Oraá jaunak, egoera Arabako Ikastolen Elkartean aurkeztu zuen. Eskaera, 0-3 eta 3-6 urteko ikasleen eskolatzekoa zen. Eskaera horri jarraiki, eta Arabako Ikastolen Elkartearen eskutik, 2001 urteko ekainean, "Hazteko Erein" lemapean, Araba Euskaraz jai zorionekoa antolatu genuen. Bertan, oso ondo gogoratzen dut, Ibarretxe lehendakaria izan zen gure nahi eta beharren laguntzaile. Beraz, behar bat izan zen herrian, eta Ikastolen Elkartearen eta Argantzoneko Udalaren laguntzaz, gai izan ginen lehen pausoak ematen hasteko. 2003ko irailean, Argantzon Ikastola ireki genuen, urte bete eta bi urteko 11 haurrekin. Ezin dugu ahaztu, garai hartan "Udalbide elkarteak" gurekiko izan zuen konpromisoa eta eskainitako diru laguntza, ezta ere Euskal Herri osoko ikastola taldearen laguntza eta babesa.

Apostuaren emaitza izan da umeen gorakada. Pozik egongo zarete…

Hamaika haurrekin hasi ondoren, gaur, 40 haur ditugu eskolatuak Argantzon Ikastolan , urte bete eta 5 urterarte. Ikastola, herrian txertatua den errealitate bat da, eta oso gustora gara bertan eskeintzen den hezkuntza ereduaz. Goraipa-tzekoak dira, gurasoen inplikazioa eta irakasleen dedikazioa.

Zer esan nahi du Araba Euskaraz euskara ezagutzen ez duen lurralde baten menpe dagoen herri batean ospatzea?

Ezagutu ezagutzen da euskara. Badira euskaldunak gure artean. Euskara ez da aitortzen, ez du gure hizkuntza izatearen aitortzarik, eta horrek, gezurra dirudi arren, gure ekimen eta asmo guztiak ezeztatzen ditu Gaztela-Leongo gobernuan. Ez gara, ez gaude, ez gara existitzen. Horren aurrean, ezinbestekoa dugu Euskal herriaren laguntza, bai instituzioena, baita herritar guztiena ere. Aho betean jartutzen gara: "Trebiñu Araba da, Trebiñu Euskal Herria da..." eta halakoak esaten. Jakin dezagun oraingoz ez dela horrela, eta juridikoki Gaztela-Leongo gobernuaren menpe garela.

Zeintzuk dira orain ikastolaren eskaerak? Instituzioen laguntza gehiago, diru laguntza gehiago…

Ikastolak laguntza guztiak beharrezkoak ditu. Batetik , Argantzon Udaletxe berriaren babesa ezinbestekoa dugu. Bestetik, Eusko Jaurlaritzari, ikastola Arabako beste gune batean izango zukeen trataera eskatzen diogu, ez gehiago, ezta gutxiago ere. Honetaz gain, eta ikastolak egin duen egoitza berriari dagokion zorpetzea, Araba Euskaraz honi esker bideratu nahi dugu.

Eta etorkizunari begira, zeintzuk dira helburu berriak?

Momentuz ez dugu bestelako desafiorik: gaurkoa mantendu, gaurko ikastola finkatu eta ikastola eredua eta euskarazko hezkuntza gure seme alabei ahalik eta modu egokienean eskaini. Ondorengoak, ondoren.

internet@noticiasdealava.com | Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdenavarra.com | www.noticiasdegipuzkoa.com

© DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA
Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 · Vitoria - Gasteiz · ÁLAVA · Tel 945 163 100 · Fax Administración 945 154 344 · Fax Redacción 945 154 346
Oficina Comercial Calle Portal del Rey, 24 (Esquina calle Paz). Tel 945 201000. Correo electrónico oficinacomercial@noticiasdealava.com

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |