
Donostia.'Euskal Herria Jamaika Clash' diskoa Jamaikan bertan grabatu zenuten, Bob Marley abeslariaren estudioetan. Maiatzan Donostian egin zenuen aurkezpenean "ametsa" izan zela aitortu zenuen.
Gu ameslariak gara, ez dugu emozionatzeko gaitasuna galdu. Gauza askok hunkitzen gaituzte eta hau horietako bat da. Duela 25 urte hasi nintzen musika egiten, orduan 18 urteko gaztetxo bat besterik ez nintzen. Hasieratik Jamaikako musikak izugarrizko eragina izan du nik sortutako doinu guztietan. Kortaturen sorreran bi korronte zeuden nagusiki: punk rock-a eta reggae ska. Nire disko guztietan egon den konstante bakarra Jamaikako musikari keinua da, hamaika estilotan. Jamaikan musika estilo ezberdinak kutsa-tzen dira, baina beren musika ere kutsaarazten dute jamaikarrek eta hori izugarri aberatsa iruditzen zait. Bertako musikariekin grabatzea oso gauza handia izan zen. Grabazio honek orrialde garrantzitsua idatzi du nire bizitzaren liburuan.
'La línea del frente' Kortaturekin sortutako abestiaren bertsio berria Masta Blasta musikariaren lagun-tzarekin grabatu zenuen.
Argi dago askok ez dutela nik Jamaikako musikarekin dudan harremana ezagutzen. Interesgarria iruditu zitzaidan 1986an, duela 20 urte, egindako kantu bat berreskuratzea. Jamaikako musika errebeldeari eskain-tzen zaion abesti bat da, eta bertan zeunden bertako musikariak. Lehengo esaldia ezinbestekoa da: Siempre me ha interesado esa jerga que emplean los rastas ... Beti interesatu izan zait Jamaikan erabiltzen duten hizkera gauzak adierazteko. Musikari ezberdinen esaldiak ere erabiltzen ditut abestian. Hogei urte igaro ondoren kantu horri berriz bisita egitea eta abeslariei beraiei ni nondik natorren azaltzea izugarrizkoa iruditu zitzaidan. Ni punk rocketik nator baina punk rocka eta reggaea beti eskutik helduta ibili dira. Bob Marleyk Punky Reggae Party abestia egin zuen 1977 urtean, Londresen The Clash taldearen kon-tzertu bat ikusi ondoren. Oso interesgarria iruditu zi-tzaidan kantua berreskuratzea eta bertako musikariekin egitea oso berezia izan zen. Masta Blasta gaztearekin egin genuen, eta Masta Blasta, gainera, BECeko kontzertuan izango da.
Anekdotarik nabarmenduko zenuke?
Rita Marley-ren agerpena nabarmenduko nuke nik, zalantzarik gabe. Guk ez genion ezer eskatu, berak proposatu zigun gurekin lan egitea. Gainera, The I-Threes hirukotea, Bob Marleyrekin ibilitako koroa, urtean behin soilik elkartzen dena, gu han geundela elkartu zen. Izugarria izan zen hura. Bob Marleyren urtemuga Ghanan ospatu zen eta horregatik elkartu ziren. Nik neuk irakatsi nien "Maite Zaitut yeah!" esaten eta hori benetan hunkigarria izan zen.
Grabazio estudiotik kanpo, nolakoa da Jamaika? Esaten duten bezain arriskutsua?
Mundu osoan daude toki arrisku-tsuak, baita Europan ere. Edozein tokitan aurki daiteke arriskua. Jamaika ez da turistei saltzen diguten paradisu tropikala. Guk hilabete eman genuen Kingstonen eta, zalantzarik gabe, kontu handiz ibili beharra dago. Azal zuriduna izatea lapurtzeko gonbita luzatzea bezala da. Gure kasua, ordea, ezberdina izan zen, gu musikariak garelako. Izan ere, musikarekiko dagoen miresmena eta begirunea izugarria da. Musikariak mezulariak gara Jamaikan, gure sustraiak alde batetik bestera eramaten ditugunak, gauzak partekatzen ditugu, ez ditugu lapurtzen.
Talka Records diskoetxea sortu zenuen diskoa kaleratu ahal izateko.
Metak diskoetxearen itxieraren ondorio bat da Talka Records. Hala ere, ez dut Esan Ozenki edo Metak bera sortu ziren espiritu berarekin sortu. Diskoetxearen inguruan ez dugu beste egitura paralelo bat eraiki, jendea dago nire alboan lanean, baina askotariko gauzak egiten. Etorkizunean Talka Records-ekin jarraituko dut beste gauza batzuk atera ahal izateko. Diskografiak egun bizi duen krisialdi honetan, nik autogestioaren aldeko apustua egiten dut. Norbera bere lanaren jabea izan behar dela iruditzen zait. Durangoko Azokarako Jamaikan grabatutako dokumentala kaleratuko dut. DVD horretan bideoklipak bilduko ditut, eta beste disko bat kantuekin egindako remixekin. Bitxikeri bezala aterako dut hau.
Denbora asko pasa da musikan hasi zinenetik, eta ez zara gelditu. Zer ikusten duzu atzera begiratzen duzunean?
Egia esatera, normalean ez dut horrelako hausnarketarik egiten. Duela urte asko hasi nintzen, disko asko kaleratu ditut, eta baita egitasmo anitz bideratu ere. Nire ibilbidea berrikuntzen bila aritzeagatik markatuta dagoela esango nuke. Gauza berriak eskaini ditudalakoan nago. Urtero disko bat kaleratu dut, orotara, hogei disko baino gehiago dauzkat. Nirea eskaintza oparoa izan dela esango nuke.
Eta aurrera begiratzen duzunean?
Abenduan nire estreinako dokumentala aurkeztuko dut. Hurrengo urteari begira askotariko proiektuak dauzkat, baina nahiago dut ezer ez aurreratu. Badakit, momentuz, ez dudala diskorik kaleratuko. Euskal Herria Jamaika Clash lanari ibilbide luzea gelditzen zaio oraindik. Gainera, gauza osagarri asko dauzkan diskoa da.
Krisialdia aipatu duzu lehen, baina zuk hor jarraitzen duzu. Zein da zure sekretua? Zorte handiko pertsona zarela esango zenuke?
Nik ez dut zortea ezagutzen, lana da ezagutzen dudana. Urte guzti hauetan lan handia egin dut, eta nahi duenak nahi duena esan dezala. Egin ditudan proiektu guztiek oihartzun handia izan dute eta hori oso positiboa iruditzen zait. Baina nire giltza, nire sekretua, lana izan da.
Nola egiten duzu lan? Nolakoa da egun arrunt bat zure bizitzan?
Nire tresneria daukat, nire ordenagailuak eta beste hainbat gauza. Baina oraintxe bertan nire semea heldu da eta etxeko lanak egiten lagundu behar diot.
Nondik ateratzen duzu denbora?
Antolakuntzarako gaitasun berezia daukadala uste dut. Metodologia handiko gizona naiz. Oso, oso metodikoa.
Jamaikaz gain, ba al daukazu bestelako ametsik abian?
Momentuz ez. Diskoak urte osoko lana dauka atzean. Gainera, gauza gehiago dakartza bizkarrean. Ezin da ulertu kapritxozko zerbait bezala. Musika egiteak zerbait adieraztea eta transmitizea suposatzen du niretzat. Jamaikara joatea bertan nik nire herrian bizi izan dudana adieraztea izan da, eta baita Euskal Herrira itzuli naizenean hemen han ikusitakoa erakustea ere. Ez da bakarrik musika, militantzia da, kultura baten aldeko apustua, sinesmen bat. Guzti hori beste musikari batzuekin partekatzea ezinbestekoa iruditzen zait. Egiten dudan guztia konpromiso sozialak pizten du, horrek mugiarazten nau.
© DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA
Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 · Vitoria - Gasteiz · ÁLAVA ·
Tel 945 163 100 · Fax Administración
945 154 344 · Fax Redacción 945 154 346
Oficina Comercial Calle Portal del Rey, 24 (Esquina calle Paz). Tel 945 201000. Correo electrónico oficinacomercial@noticiasdealava.com
Enlaces patrocinados:
Limpieza |
Alquiler de coches |
Viajes |
Tatuajes |
Decoración |
Peluquerías |
Pintores |
Muebles de cocina |
Casas rurales |
Apartahoteles |
Pisos e inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Electrónica |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Cirujanos y cirujía estética |
Restaurantes |
Guarderías |
Gimnasios |
Informática |
Bancos |
Trabajo |
Hosting |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |