Diario de Noticias de Álava

Cartas al Director

Trebiñutik, bai eskolak euskalduntzeari

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

trebiñuko Gutxisolo elkarteak ohar honen bidez azaldu nahi du :

- Euskara , Euskal Herriko hizkuntza dela.

- Berezko hizkuntza ezagutzea nazioartearen giza eskubidea dela.

- Derrigorrezko hezkuntzak herritarrei oinarrizko ezagutzak bermatu behar dizkiela.

- Euskara ikasteko eskubidea Euskal Herri osoan bermatu behar dela, ikas maila guztietan eta bereziki derrigorrezko hezkuntzan.

- Eskolak belaunaldi berriak euskaldundu behar dituela.

Euskal Herri mailan egindako azterketaren arabera, hiru ikasletik bi ez dira euskaldunduko indarrean dauden politiken ondorioz. Horregatik hizkuntza politika berri baten beharra kaleratu nahi du kanpaina honek.

Trebiñu Euskal Herriko zati bat dela kontuan izanik, guk ere gure adostasuna azaldu nahi dugu egiten ari den kanpainarekin. Trebiñoko konderrian bizi dugun egoera zehatza oso larria dela azpimarratu nahi dugu gainera. Hemen dagoen eskola publiko bakarra Castilla eta Leongo politikaren barruan kokatzen da eta gezurra badirudi ere, Trebiñuko eskola publikoan ingelera ikasteko aukera dugun bitartean, euskara ikasgai bezala ere ez da agertzen. Beraz, hemen euskara ez da existitzen eta euskara ikasi nahi badute, klasetik kanpo egin behar dute.

Trebiñun, euskaraz ikasteko "eskubidea" izateko, gure haurrak herritik kanpora joan behar dira, bere ingurunetik atera eta errepideetan denbora luzea emanaz. Orain dela bost urte hemengo "eskaera soziolinguistikoa"ri buruz egindako ikerketaren datuen arabera, hemengo jendeak argi azaltzen zuen bere nahia: eskola publikoa nahi dute bere ingurumenetik hurbil eta eredu euskaldunarekin. Beraz ez da zaila gaur egungo egoeran gertatzen dena ulertzea, hau da, ikasten ari diren Trebiñuko umeen %70 Gasteizera joaten direla.

Azken hiru urte hauetan egoera pixka bat aldatu da. Eta azpimarratu behar da hori hemengo jendeak hartu duen konpromisoaren esker izan dela. Argantzunen pribatua den ikastola bat ireki dute.

Arrakasta handia izan du eta dagoeneko hogeita hamar umek "D" ereduan ikasteko aukera du. Trebiñun berriz, euskara irakasten duen haur eskola munizipal bat dago, baina tamalez hiru urte arte bakarrik. Aipatutako adibideak partxe bat besterik ez direla badakigu, baina gaur daukagun egoera politiko-administratiboagatik irtenbide bakarra da.

Hau guztia salatzeko eta "bai eskolak euskalduntzeari" kanpainarekin batera Trebiñun ere eskolak euskaldundu behar duela aldarrikatzeko hainbat ekimen antolatu ditugu azken hilabeteetan. Nagusiena, apirilaren 29an egindako ekitaldia izan zen, antzerki emanaldia ere izan zuena, baina ez da bakarra izan eta modu ezberdinean aritu izan gara lanean, aldarrikapena zabaltzen eta sinadurak biltzen.

Pilar Ansotegi Abezia

Gutxisolo Elkartea (Trebiñu)

casas y pisos en álava
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
DNA se va de festival
Continúa el repaso a los eventos musicales más potentes del verano
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Reciba cada mañana los titulares más importantes en su e-mail

internet@noticiasdealava.com | Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdenavarra.com | www.noticiasdegipuzkoa.com

© DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA
Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 · Vitoria - Gasteiz · ÁLAVA · Tel 945 163 100 · Fax Administración 945 154 344 · Fax Redacción 945 154 346
Oficina Comercial Calle Portal del Rey, 24 (Esquina calle Paz). Tel 945 201000. Correo electrónico oficinacomercial@noticiasdealava.com

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |