Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

Legutioko euskaltzaleen hausnarketa

Euskaltzaleen Topagunea eta Legutioko euskaltzale talde batek prozesu irekia antolatu dute

Domingo, 14 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:12h

votos |¡comenta!
Euskaltzaleen hausnarketa prozesuari buruzko kartela.

Euskaltzaleen hausnarketa prozesuari buruzko kartela. (Foto: DNA)

Galería Noticia

  • Euskaltzaleen hausnarketa prozesuari buruzko kartela.

Gasteiz- Euskaltzaleen Topagunea eta Legutioko euskaltzale talde batek, Udalaren laguntzarekin, euskara eta Legutio ardatz izango dituen hausnarketa prozesu irekia antolatu dute hurrengo hilabeteetarako. Prozesua bi orduko hiru saioek osatuko dute, hirurak astegun, ordu eta leku berean, saiotik saiora hiru asteko tartearekin.

Euskaltzaleen Topaguneko bi teknikariek gidatuko dituzte saioak, horretarako egokia den parte hartze metodologia bat erabilita. Parte hartzaileak herriko hainbat arlo, adin, genero eta sentsibilitatekoak direla bermatzeko, euskaltzale taldeak 50 pertsona inguruko zerrenda osatu du horiei helburuak banan banan azaldu eta parte hartzera gonbidatzeko. Hala ere, proposamena irekia denez, hau da, interesa duten herritar guztiei zuzendua, eragileek parte hartzeko deialdia egite dute.

Jubilatuen egoitzanSaioen datak honako hauek izango dira: 1. saioa, urtarrilaren 18an antolatuko dute, osteguna;2. saioa, otsailaren 8an izango da, osteguna;eta 3. saioa, martxoaren 1ean, osteguna. Saio guztiak jubilatuen egoitzan izango dira, 19.00etatik 21.00etara. Legution bizi diren eta euskararen egoeraren inguruko kezka, zalantzak, proposamenak, ideiak, gogoa,... dutenek horiek komentatu eta partekatzeko aukera izango dute saio horietan parte hartuta. - B. Martín

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.com