Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

Kandelak eta erronkak Eguna ospatzeko

1.500 KANDELA BAINO GEHIAGO PIZTU ZIREN EUSKARAREN ALDE

Begoña Martín Alex Larretxi - Domingo, 3 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

votos |¡comenta!
Kandelak eta erronkak Eguna ospatzeko

Kandelak eta erronkak Eguna ospatzeko

Galería Noticia

  • Kandelak eta erronkak Eguna ospatzeko

gasteiz- Atzo ehunka lagun elkartu ziren Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz Gasteizen, giro ezinhobean eta irrikitan. Egitarau berezia antolatu zuten GEU elkarteak eta Arabako ALEAk larunbat iluntzerako. Goizean, euskaldunak ez diren gurasoek ipuin eta seme-alaben laguntzaz euskara ikasteko Sorgina Txirulina tailerra antolatu zuten. Ostean, arratsaldeko bostetan Jostabi elkarteak antolatutako Euskal Olinpiadetan familian euskaraz disfrutatzeaz gain, euskal jolas zein abestiak gogoratu eta euskal kultura eta mitologiarekin lotutako jolasak antolatu zituzten, 5-12 urte bitarteko umeentzat.

Larunbat iluntzean, azken urteotan bezala, kandelen mosaikoa egitea zen asmoa, baina dena aldatu zuen eguraldiak ekintza Alde Zaharreko Arkupeetara eramaten. Iluntzeko 19.00etan kandelak pizten hasi ziren, bertaratzen zirenen laguntzarekin. Guztira, 1.500 kandela baino gehiago piztu zituzten euskararen alde.

Norberak euskara erabileran aurrerapausoak emateko erronkak proposatzea du helburu Euskaldunon Erronken Zuhaitzak

Bitartean, umeentzako margoak, puxikak eta photocolla izan ziren. Mosaikoa prest egon zenean bertaratutakoekin argazki erraldoia egin zuten.

ERRONKEN zUHAITZEAN ESKEGIOihaneder Euskararen Etxean dago zain Euskaldunon Erronken Zuhaitza. Norberak euskara erabileran aurrerapausoak emateko erronkak proposatzea da helburua. Horretarako, herritarrei beraien ekarpenak egiteko eskatu zaie. Ekarpen hauek guztiak Erronken Zuhaitzean eskegi ahal izango dira urtarrilaren 6ra bitartean.

Ekimen hau Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko euskalgintzako eragileekin batera, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean antolatu duten Euskararan Astearen barruan dago kokatuta. Gainera, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Euskarak 365 Egun ekimena antolatu zuten aurten ere Gasteizen. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean ospatuko den Euskaraldia aurkezteko ekintza berezia antolatu zuten larunbatean ALEA aldizkariarekin elkarlanean.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.com