Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

Euskara zaindu eta maitatzeko beharra dute gasteizko ikasleek

Mintzodromoan elkartu dira hainbat gazte euskararen egoeraz hitz egiteko

Bai Euskararik antolatu du

Begoña Martín José Ramón Gómez - Jueves, 30 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:13h

votos |¡comenta!
Ur biltegian launaka eseri ziren ikasleak euskaraz hitz egiteko.

Ur biltegian launaka eseri ziren ikasleak euskaraz hitz egiteko.

Galería Noticia

  • Ur biltegian launaka eseri ziren ikasleak euskaraz hitz egiteko.

GASTEIZ- Iristear dago abenduaren 3a, Euskararen Eguna, eta Gasteizko euskalgintzako eragileek abian jarri duten egitarauaren inguruan atzo hartu zuten parte Mintzotxiodromoan Gasteizko hainbat ikaslek. Bai Euskarari Elkarteak, Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, Oihaneder Euskararen Etxean antolatu zuen ekitaldia. Goizeko 10.00etan elkartu ziren Egibide, Presentación de María, Ostalaritza Gamarra eta Karmendalarrak zentroetako lanbide heziketako eta batxilergoko hainbat ikasle Euskara Gasteizen, Euskara ikasketetan eta lanean, eta euskaraz kontsumitzeko moduez mintzatzeko asmoz.

Ahoz ez ezik, esandakoak txiokatzeko aukera ere izan zuten ikasleek #GasteizenBaiEuskarari erabilita. “Txiodromoa” ere izan da, eta horrek esan nahi du gai bakoitzaren inguruan adosten dituzten ideia nagusiak sareen bidez zabltzeko aukera egon dela.

Gainera, Kidam magoak parte hartu zuen Mintzodromoan, eta saioa bukatzeko sariak egon ziren (Baskonia eta Alavesa ikustera joateko sarrerak, liburuak, kamisetak, etab).

LAUNAKA ESERIEuskararen erabilera Gasteizko kaleetara ateratzea da ekimenaren helburua, Mintzodromoan jendea euskaraz solasean jarriz. Oihanederren hainbeste mahai jarri zituzten gazteak launaka esertzeko eta berriketa lasaian, interes orokorreko gaiez hitz egiteko.

Hiru gai izan zituzten partaideek mintzagai bi ordu inguruko tartean: Euskara Gasteizen, Euskara ikasketetan eta lanean, eta Euskara kontsumoan (Gasteizen piztu berri den LehenHitzaEUS kanpainari erreferentzia eginez). Helburua izan da partaideek ahalik eta jende gehienarekin hitz egitea eta biharko egunean zein hizkuntzatan bizi eta lan egin nahi duten hausnartzea. Nahiz eta lagunartean euskaraz egitea kosta egiten zaiela onartu, hizkuntza zaindu eta maitatzeko beharra ikusten dutela azaldu zuten Mintzotxiodromoko protagonistek.

Eta zer da Mintzodromoa? Lau lagun mahai baten inguruan jarri eta lagungiroan berba egitea eguneroko gaiei buruz. Euskara kalera ateratzea eta euskararen erabilera indartzea dira Mintzodromoaren helmugak. Egunerokotasunean pil-pilean dauden gaiei buruz taldeetan eztabaidak sortzea da helburua, unibertsalagoa den “World Cafe” formatuari jarraituz, baina beti euskaraz. Honekin euskara ikasten ari den pertsona euskaraz hitz egitera animatzea lortu nahi dute;euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera ematea;eta nahiz eta euskalduna izan, ohituraz euskaraz gutxi egiten duenaren motibazioa areagotzea.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.com