Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

datorren astean

Larrialdi kimikoaren sirenen sarea aktibatzeko ariketak egingo dira

EP - Viernes, 6 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 13:09h

votos | ¡comenta!
Muskiz invertirá cerca de 600.000 euros en mejorar la eficiencia energética del alumbrado.

Imagen del municipio de Muskiz (E.Z.)

Galería Noticia

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Larrialdiei Aurre Egiteko  eta Meteorologiako Zuzendaritzaren bitartez, eta Aveq-Kimika enpresa  kimikoen euskal elkarteak ariketa batzuk egingo dituzte datorren  astean larrialdi kimikoaren sirenen sarea aktibatzeko.

BILBO. Ariketak  astelehenean, asteartean eta asteazkenean izango dira, urriaren 9an,  10ean eta 11n, eta Hernani, Muskiz, Abanto-Zierbena, Zierbena, Getxo,  Santurtzi, Portugalete eta Lantaron hartuko dituzte eraginpean.

Jaurlaritzak jakinarazi duenez, lehen ariketa Hernanin (Gipuzkoa)  egingo da, eta helburu nagusia izango da hurbileko biztanleak alarma  sistema horretara ohitzea, Seveso araudiaren menpeko industria  kimikoetan sor daitezkeen ihes toxikodun istripuei begira. Araudi  horrek substantzia arriskutsuak tartean dauden istripu larriak  erregulatzen ditu.

Sirenek bi seinale mota igorriko dituzte argi eta entzuteko moduan  arrisku gune osoan: bata ihes toxikoagatiko alerta adierazteko eta  bestea alertaren amaiera iragartzeko. Alertari hasiera emateak  berekin ekarriko du biztanleentzako lehentasunezko babes neurri gisa  toki itxian konfinatuta geratzea.

Segurtasun Sailak Kanpoko Larrialdi Plana egin du eta bertan  ezartzen dira larrialdietan antolamendua eta giza baliabideak eta  baliabide materialak koordinatzeko mekanismoak, betiere beroriek  fabrikaren kanpoaldean eraginik badute. Halaber, plan horrek barne  hartzen du megafonia bidezko abisuak eginez eta prentsan  argitaratutako komunikatuen bitartez eta sare sozialen bidez  biztanleak ohartarazteko modua.

Sirenen helburua abisu sistema hori indartzea da eta alertaren  berri berehala ematea da, eragindako udalerrietako biztanleek  istripuetarako oinarrizko autobabes aholkuak balia ditzaten.

2004TIK

Sirenak ezartzeko prozesua 2004an Lantaronen hasi zen eta 2005ean  Muskizen, Abanto-Zierbenan eta Zierbenan jarraitu zuen. Pixkanaka  hedatzen joan da eta hirugarren fasea 2006an Hernanin burutu zen.  Azkenik, Bilboko Portuaren esparrua izan zen sirenak instalatu ziren  azken tokia, 2009an.

Sirenen aktibazio simulatuaz gain, Aveq-Kimika elkarteak eta  Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak  komunikazio kanpaina martxan jarri dute industria kimikoetatik gertu  dauden biztanledun guneetan.

Ekintza horien bidez nahi da biztanleek  industria jarduera hori eta eragin ditzakeen arriskuak ezagutzea eta,  bereziki, istripu bat gertatuz gero nola jokatu jakitea.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.com