Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Txotxongiloak eta dantzariak, bat eginda

Benetako istorioak, bihar, Ertza dantza konpainiaren eskutik


Miren Mindegia | Gorka Bravo - Jueves, 28 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

votos | ¡comenta!
Benetako istorioak, bihar, Ertza dantza konpainiaren eskutik.

Benetako istorioak, bihar, Ertza dantza konpainiaren eskutik.

Galería Noticia

iruñea - Eman dezagun zure bizi-tzan dena hertsiki lotua daukazula, kontrolpean, segurtasun sare moduko baten gainean eroso eta lasai bizi zarela. Bapatean, ordea, gertakari hutsal edo ez hain hutsal batek sare hori zarratatzen du. Zutik mantentzen zizuten hariak hautsi dira. Zerotik hastea bertzerik ez zaizu gelditzen orduan, denok bizi-tzaren txotxongilo garela jakinki. Egoera hau hartuko du abiapuntu-tzat Ertza dantza konpainiak bihar, 19.30ean, Iturramako Civivoxean eskainiko duen Hariak ikuskizunak.

Iruñeko Udalak antolatutako Garaikide euskarazko arte garaikidearen zikloari hasiera emango dio Asier Zabaletak (Ezkio, Gipuzkoa, 1972) zuzendutako obrak, bere baitan hainbat diziplina uztartuz: dantza garaikidea, musika, txotxongiloak eta Harkaitz Cano eta Joseba Sarrionandiaren testuak. “Benetako jendearen benetako istorioak kontatzen ditugu ikuskizunean”, azpimarratzen du Zabaletak berak. Oholtza gainean, horietako sei istorio dira kontatuko direnak, bost dantzari eta euren irudizko bost panpinen eskutik. “Istorio guztiek amankomunean daukatena zera da”, azaltzen du zuzendariak, “pertsonaiei kontrolatzen ez duten zerbait gertatu zaie eta, txotxongilo bat hariak moztuta sentitzen den bezala, zerotik bizitza berri bati ekin beharko diote”.

Istorio horietako batzuk Harkaitz Cano idazleak sortutakoak izan dira, betiere Zabaletaren ideiatik abiatuta. “Neronek gertutik pasa nuen momentu lazgarri batetik sortu zen ikuskizun hau egiteko ideia”, gogoratzen du zuzendari eta koreografoak. “Senide bat galdu genuen minbiziak jota eta momentu latz horiek pasa eta gero, haren emaztea eta semea bapatean hariak moztu zizkieten txotxongiloak bezala ikusten nituen”. Canok sortutako testuekin batera, Joseba Sarrionandiaren poesia batzuk ere erabili dira istorioak sortzerakoan. Kontakizun guztiak “ez direla hain lazgarriak” ere azpimarratzen du zuzendariak: “Azken finean, jende askoren kasuan bizitzak norantza positiboagoa hartu du horrelako zerbait gertatu ondoren”.

Txotxongiloak eta dantzariak, bat eginda Euren bizitzaren sokak apurtu eta heldulekurik gabe gelditzen diren pertsonaien istorioak irudikatzeko, zuzendariak argi eduki zuen hasieratik txontxongilo edo panpinak erabiliko zituela: “Badira bost dantzari eszenan, eta bost txotxongilo tamaina eta itxura errealekoak. Momentu askotan, zaila da atzematen nor den nor”.

Natalia de Miguel, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, María Andrés eta Claudio Rojas Er-tza konpainiako dantzarien eskuetan eta eskutik eszenatoki gainean mugitzen diren panpinak egin eta koreografiaren sorkuntza izan zen ikuskizunaren abiapuntua. “Froga asko egin genituen”, adierazten du Zabaletak. “Bilbao Eszenak erresidentzia bat eskaini zigun eta hor panpinekin jolasten eman genuen denbora guztia. Tamaina eta forma ezberdinetako txotxongilo pilo bat utzi zizkiguten, ikertzen jardun genuen inongo helbururik gabe, dantzaria eta txotxongiloa maila berean egotea lortu arte”.

“Badira momentuak denak”, azpimarratzen du “dantzaria zein panpina harietatik zintzilik dagoela, eta zaila da atzematen nork mugitzen duen nor. Metafora hori oso argi gelditzea izan da helburua: denak gara bizitzaren txotxongilo eta denak pairatu ditzakegu horrelako momentuak”. Panpina eta dantzarien arteko fusioa manten-tzeko helburu berdinarekin uztar-tzen dira testuak Hariak-en, halaber. Horrexegatik, testuak beste aktore profesionalekin egindako grabazioen bitartez agertzen dira ikuskizunean, bi elementuak maila berdinean mantentzeko, Zabaletak argitzen duen bezala.

Eszenografiari dagokionez, kolore beroak nagusitzen dira ikuskizunean, “azken finean, pertsonaren barru-barruko istorioak kontatzen ditugulako, hurbiltasun hori bila-tzeko”.

Hariak antzezlana iazko irailan estreinatu zen lehenengoz, eta geroztik Euskal Herriko zein Espainiako antzerki sareetan barrena mugitu da, euskara eta gaztelerazko bertsioan, “harrera oso ona” edukiz. Iruñera, gogotsu datoz Ertza konpainiakoak, aspalditik ez baitira bertako eszenatokietatik igaro-tzen. “Askotan dantza garaikidea arrotza egiten zaio jende askori, baina kasu honetan testuek segituan kokatzen dute ikuslea. Lehen aldiz dantza garaikidera hurbildu den ikusle asko etorri zaigu, ikuskizunarekin txundituta eta hunkituta gelditu dena”.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Más sobre ¡Qué mundo!

ir a ¡Qué mundo! »

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.com