Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

“Paisaia bizia. Paisaien eraikuntza”

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa batera egongo dira 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldien kartelean

Bizkaian urrian izango da programaren hamazazpigarren edizioa

D.D. - 2017(e)ko abuztuaren 12a, larunbata - 11:47etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa batera egongo dira 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldien kartelean.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa batera egongo dira 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldien kartelean. (bfa)

Galería Noticia

“Paisaia bizia. Paisaien eraikuntza” izango da hiru lurraldeek partekatuko duten lema, eta horrekin batera agertuko da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako elementu oso adierazgarriekin eta erraz identifikatu daitezkeenekin sortutako irudia. Bizkaian urrian izango da programaren hamazazpigarren edizioa, eta nabarmentzekoa da ekimenaren antolakuntzan tokiko eragileen inplikazio zuzena dagoela.

BILBO. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak lehenengo aldiz batuko dituzte indarrak aurten Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzeko. Gaia berdina izango da guztientzat: Paisaia bizia. Paisaien eraikuntza. Urte honetako gaiaren bitartez konplexutasun handiko prozesuen emaitza bezala interpretatuko da lurraldea, non faktore naturalek, ekonomikoek, sozialek eta kulturalek esku hartzen duten.

Gaur egun ikusten ditugun paisaiak ez baitira gure historiaren agertoki hutsak, ezta iraganeko gertakarien testigantza materiala ere. Aldiz, etengabe eraldatzen ari diren subjektu aktibo eta dinamikoak dira, non esparru fisikoak adierazpen materialak eta ez materialak lotzen dituen. Azken finean, gure ondarearen goi-mailako unitatea dira eta beraien lurralde-testuingurua kontuan hartuz paisaiak ulertzen laguntzen digute, baita horien denborazko garapenean ere.

Bizkaia, iraunkortasuna giltzarri

Ondarearen Europako Jardunaldien Bizkaiko hamazazpigarren edizioan ondare natural eta kulturala integratzeko ikuspuntua oinarria izango da, eta iraunkortasuna izango da giltzarria.

77 udalerrik 275 ideia eta ekimen aurkeztuko dituzte, eta horien bitartez ingurumenean txertatutako ondare balioak azpimarratuko dira. Programa anitza izango da, askotarikoa eta dinamikoa, eta horri esker, herritarrek beraien ondarearekin konektatu ahal izango dute eta aniztasuna eta balio kulturalak esploratu ahal izango dituzte.

17 urte ospatzen eta ondarearekin konprometituta egoten

Bizkaiko Foru Aldundiak 2001etik koordinatu ditu Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Kanpaina hori Kontseilu Europarrak Europar Batasunaren lankidetzarekin batera sustatutako kanpainari batu zaio, zeinak sekulako arrakasta izan duen Europan. Hala, gaur egun 50 estatuk parte hartzen dute bertan.

Bizkaiko kanpaina arrakastatsua da geroz eta tokiko eragile, udal, erakunde publiko eta pribatu, profesional eta kolektibo kulturalek parte hartzen dutelako bertan, eta horiek guztiak Aldundiak koordinatzen ditu, zeinak 17 urte hauetan zehar udalerri guztietan ondarea hedatzeko lana egin duen.

Bizkaiko programaren beste nortasun-adierazle bat gai komuna aukeratzea da, horren bitartez jarduera guztiak koherenteak baitira eta antolatzaileen ahaleginak gure historiaren alderdi zehatz batean ardazten baitira.

Horixe bera adierazten dute urte hauetan zehar jorratu diren honako gaiek: Ondare industriala, dorreak eta gotorlekuak, "etxeak", komentu eta monasterioak, landa-eremuetako bizitza eta lanbide tradizionala, Ilustrazio garaia, migrazioak eta ondare kulturala, eta ondarean egindako esku-hartzeak, besteak beste.

Ondarearen Europako Jardunaldiak urrian zehar eskaintza kultural zabala eskainiko die herritarrei antolatzaileak diren 70 udalerri baino gehiagotan bisita gidatuen, hitzaldi eta erakusketen, agerraldien, dastaketen, antzezpenen, kontzertuen, mahai-inguruen, solasaldien eta familiei zuzendutako tailerren bitartez.

Kanpainaren gaiaren koherentziari eta mota guztietako eragile kultural eta sozialen konpromisoari eta inplikazioari esker Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldiak eraginkortasunez funtzionatzen duten kudeaketa-eredu baten erreferente bihurtu dira.

2018rako helburua: Ondare Kulturalaren Europako Urtea

Bizkaiak hurrengo urtean Europako Parlamentuak onetsitako Ondare Kulturalaren Europako Urtea ospatzeko ekimenekin bat egingo du. Horren bitartez Europako oinordetza kulturala sustatu nahi da eta historiaren eta balio komunen inguruan herritarrak sentsibilizatu nahi dira, eta horretarako, gure etorkizunerako ezinbesteko baliabidea ondarea izango da, hezkuntzari eta gizarteari dagokionez baliotsua baita, eta potentzial ekonomiko nabaria baitu.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Más sobre ¡Qué mundo!

ir a ¡Qué mundo! »

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.com