Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
10ean eta 11n ospatuko da

Madball, Perkele eta Snuff Gasteiz Calling jaialdian izango dira

EUROPA PRESS - 2017(e)ko maiatzaren 18a, osteguna - 12:17etan eguneratua

votos |¡comenta!
Madball taldea.

Madball taldea.

Galería Noticia

  • Madball taldea.

Gasteiz Calling jaialdiak beste hiru talde gehitu ditu bere egitaraura: Madball, Perkele eta Snuff. Jaialdia azaroaren 10ean eta 11n ospatuko da Iradier Arena pabiloian, eta, besteak beste, Buzzcocks, Sham 69, Sick Of It All, Stiff Little Fingers, Satanic Surfers edo Discharge moduko taldeak bilduko ditu.

GASTEIZ. Antolakuntzak jakinarazi duenez, Madball taldea New Yorkeko hardcorearen ordezkari nagusienetako da. Gasteizen Matt Hendersonekin izango da, hau da, jatorrizko gitarra jotzaile eta taldearen soinuaren sortzailearekin. Hendersonekin grabatu zituzten abestiak interpretatuko ditu taldeak.

Bestalde, Perkele Suediako street-punk taldea da. Lan berria prestatzen dabil eta 2017an oso kontzertu gutxi emango ditu. Europan soilik hiru emanaldi eskainiko ditu, eta bat Gasteiz Calling jaialdian izango da.

Azkenik, Snuff talde estatubatuarra Fat Wreck diskoetxeko banda mitikoa da. Duncan Redmons Toy Dolls taldeko bateria jotzailea da burua. Gasteizen betiko abestiak eta "No Biting" azken diskoko kantak joko dituzte.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.com