Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Ekainaren 2an estreinatuko da ‘Nur eta Herensugearen Tenplua’

Toti Martinez de Lezearen eleberrian oinarritutako lehenengo animaziozko pelikula izango da

Uxue Razkin - Martes, 16 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:16h

votos | ¡comenta!
  • Mail
Atzo aurkeztu zuten ‘Nur’ bildumako hirugarren eleberrian oinarritutako filma, Carltonen.

Atzo aurkeztu zuten ‘Nur’ bildumako hirugarren eleberrian oinarritutako filma, Carltonen. (Argazkia: Lotura Films)

Galería Noticia

bilbo - Toti Martinez de Lezeak sortutako pertsonaia mitikoak pantaila handira egingo du jauzi ekainaren 2an. Nur bildumako hirugarren liburuan -Nur eta Herensugearen Tenplua-, oinarritutako lehenengo animaziozko filma izango da eta ikusleek euskaraz disfrutatzeko aukera izango dute Euskal Herriko zinema aretoetan. Aurrestrenaldia izango du pelikulak; maiatzaren 27an izango da, Donostiako Principe zineman, 12:00etan.

“Gaztetxoek pelikula ikusiko duten lehenengo aldia izango da eta beraien sentsazio eta bizipenak zuzenean ikusi nahi ditut”, aitortu zuen Martinez de Lezea idazleak.

Lotura Films etxeak ekoitzi du Nur eta Herensugearen tenplua. Ia bi urteko prozesu “neketsua” baina aberasgarria izan dela aitortu zuen filmaren sorkuntza prozesuan lanean aritu den lan-taldeak. Eneko Olasagastik gaineratu zuen elkarlaneko ariketa izan dela proiektu hau: “Guretzat garrantzitsua izan da prozesuan Totiren ekarpenak jasotzea, modu horretan pelikulan idazlearen esentzia txertatzen saiatu gara”.

Martinez de Lezea “oso pozik” dago emaitzarekin. Hala mintzatu zen pelikulaz: “Dibertigarria da, liburuek duten abenturazaletasuna mantentzen du eta horregatik gazteei asko gustatuko zaiela pentsa-tzen dut”.

Abentura, irudimena eta jolasa izango ditu ardatz filmak eta gaztetxoen arteko harremanak eta laguntasuna izango ditu hizpide, lan-taldeak aditzera eman zuenez. “Azken finean, haur eta gazteen artean balio positiboak sustatzea ere garrantzitsua da eta horretan ikus-entzunezkoek funtzio garrantzitsua bete dezakete”, gaineratu zuen pelikulako lan-taldeko kide den Miren Berasategik.

Txinan izango da nur Filmaren argumentuari dagokionez, gurasoekin Larrabetzutik Txinara joango da bizitzera Nur protagonista. Bertan, lagun berriak egingo ditu eta bere lagun baten urtebetetzea ospatuko dute, jolas parke erraldoi batean. Kuadrilako bat aldendu eta bere bila artiuko dira Nur eta bere lagunak. Bidean, baina, labirinto batean murgilduko dira eta traba handiak gainditu beharko dituzte handik ateratzeko. Ildo horri jarraiki, Berasategik azpimarratu zuen film honekin gazteen irudimena balioan jarri nahi izan dutela: “Ume eta gaztetxoek gauzak ikusi eta ulertzeko beste gaitasun batzuk dituzte, guk geuk nagusiok, aspaldi galdu genuen gaitasun hori irudimenari esker mantentzen dute eta gure azken lan honetan irudimenari garrantzia eman diogu”.

lotura films Une berezian estreinatuko da Nur eta Herensugearen Tenplua. Izan ere, lan hori izan zen Juanba Berasategi Lotura Films-eko sortzaileak zuzendu zuen azkena. Apirilean zendu zen zinema-zuzendaria. “Juanba joan den arren, Loturako lan-taldeak orain arteko ibilbidearekin eta euskarazko ikus-entzunezkoen munduan egindako lanarekin jarrai-tzeko asmo irmoa dugu”, azaldu zuen Miren Berasategik.

Sustapen kanpaina handia abiatu dute Lotura Films-ekoek, Euskal Herriko familiak ekainaren 2tik aurrera zinemetara gerturatzea delako euren asmo nagusia. “Nur berezia da guretzat, Totiren produktu arrakastatsu batean oinarrituta dago”, adierazi zuten.

Filmaz gain, ekitaldi batzuk abiatuko dituzte. Datozen astetan, esaterako, Euskal Herrian bi izanendira hitzorduak: Ibilaldia -maia-tzaren 28an- eta Eskola Publikoen Jaia -ekainaren 4an-. Bertan filmari buruzko informazioa eta produktuak banatzeaz gain (globoak, karetak...), photocall bat ere ipiniko dute argazkiak ateratzeko eta horiek sare sozialetan parteka-tzeko. Nur liburu bildumen zozketan parte-har-tzeko aukera izango du jendeak, #Nurfilma traolaren bidez.

Kanpainaren webgunean aurki daiteke informazio osagarria: nur.loturafilms.com.

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Últimas Noticias Multimedia

Más sobre ¡Qué mundo!

ir a ¡Qué mundo! »

Publicidad

Publicidad

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.com