Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

17. edizioa

Bertsolari Txapelketa Nagusia irailaren 23an hasiko da, Baigorrin

EUROPA PRESS - 2017(e)ko maiatzaren 16a, asteartea - 13:42etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Amets Arzallus en la final del campeonato de Euskal Herria de 2013.

Amets Arzallus.

Galería Noticia

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 17. edizioa  irailaren 23an hasiko da, Baigorrin (Nafarroa Beherea), eta  abenduaren 17an amaituko, Bizkaian, Barakaldoko BECen jokatuko den  finalarekin. Aurreko edizioan bezala, 14 saio izango ditu aurtengo  txapelketak, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez.

BILBO. Hain zuzen, azken bi urteetan egin diren herrialdeetako  txapelketetan eskuratu dute bertsolariek txapelketa nagusian parte  hartzeko aukera. Horiez gain, orain dela lau urteko finalistek  zuzenean lortua zuten txartela.

Modu honetan, 43 bertsolarik eman dute izena: Agin Laburu, Aimar  Karrika, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amets  Arzallus (egungo txapelduna), Ander Lizarralde, Ander Fuentes  "Itturri", Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Asier Otamendi, Beñat  Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Beñat Lizaso, Beñat Ugartetxea, Eneko  Abasolo "Abarkas", Eneko Lazkoz, Etxahun Lekue, Felix Zubia, Ibon  Ajuriagojeaskoa, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Jon Martin,  Jone Uria, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio, Mikel  Artola, Miren Amuriza, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo, Nerea  Elustondo, Nerea Ibarzabal, Odei Barroso, Oihana Bartra, Oihana  Iguaran, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Unai Agirre,  Unai Gaztelumendi, Xabat Galletebeitia eta Xabi Maiak.

Bertsozale Elkartea duela urtebete pasa hasi zen Bertsolari  Txapelketa Nagusia diseinatzeko eta prestatzeko lanetan. Aurkezpen  ofiziala irailaren 12an egingo da, xehetasun guztiak emateko.  Irailaren 20an, berriz, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpen  festa egingo da.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Más sobre ¡Qué mundo!

ir a ¡Qué mundo! »

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.com