Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

arratsaldeko 19:30ean

Bidebarrieta Kulturguneak Poloniako LutosŁawski laukote ospetsuaren Kontzertua jasoko du datorren asteartean

Ezin izango da inor sartu kontzertua hasi ondoren

d.d. - 2017(e)ko apirilaren 21a, ostirala - 10:54etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Bidebarrieta Kulturguneak Poloniako LutosŁawski laukote ospetsuaren Kontzertua jasoko du datorren asteartean.

Bidebarrieta Kulturguneak Poloniako LutosŁawski laukote ospetsuaren Kontzertua jasoko du datorren asteartean. (D.D.)

Galería Noticia

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Poloniako LutosŁawski hari laukote ospetsuaren kontzertua jasoko du datorren asteartean, apirilaren 25ean, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

BILBO. Madrilen dagoen Poloniako Kultura Institutuaren laguntzarekin antolatutako jardunaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldien aretoan, sarrera librearekin. Ezin izango da inor sartu kontzertua hasi ondoren.

LutosŁawski Laukotea Poloniako laukote gazte azpimarragarrienetakoa da. 2007an sortu zenetik, oso azkar finkatu da Poloniako zein nazioarteko musika eszena klasikoan, eta jaialdi garrantzitsu askotan hartu du parte: “Varsoviako Udazkena”, Wratislawa Cantans, Bruselako Klarafestival, Turkian egiten den Ankarako Musika Jaialdian, Hong Kong Arts Festival, Hego Korean Tongyeyong-eko Nazioarteko Musika Jaialdia, World Music Days eta Jazztopad jaialdietan, besteak beste.

Horrez gain, LutosŁawski Laukotea oso auditorio ospetsuetan aritu da, Tokioko Kioi aretoan, Singapurrreko YST Kontserbatorioan, Hangzhouko Hangzhou Antzokian, Beijingen dagoen Hiri Debekatuko auditorioan edo Berlingo Konzerthaus-ean. Laukotea Pariseko Pompidou Zentroko IRCAMekin ere lankidetzan aritu da.


votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Más sobre ¡Qué mundo!

ir a ¡Qué mundo! »

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.com