Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

ostegunetik igandera

Euskal dantzagintzari eskainitako saila izango da Sismògraf jaialdian, Oloten

Hiru euskal talderen lanak ikusi ahal izango dira jaialdian: "The Endgame", "Barbecho" eta "Lur Away

EP - 2017(e)ko apirilaren 20a, osteguna - 10:13etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Sismògraf jaialdiaren kartela.

Sismògraf jaialdiaren kartela.

Galería Noticia

Sismògraf dantza jaialdiaren bederatzigarren edizioa ospatuko da Gironako Olot hirian, Katalunian, ostegun honetatik igandera, apirilaren 20tik 23ra, eta Euskal Herrian eta bertako dantzan arreta jarriko duen Erupció Basca (Euskal Erupzioa) saila izango du aurten, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.

BILBO. L'Erupció Sismògraf jaialdiaren proposamen berria da, eta arreta dantzagintzaren alderdi zehatz batean jartzean datza: ideia bat, mugimendu bat, koreografo bat, dantzari bat, konpainia bat edo lurralde bat eta testuinguru zehatz bat. 2017ko ediziorako Euskal Erupzioa sortzea erabaki dute, euskal dantzagintzatik datozen elementuei garrantzia emanda eta euskal lurraldeari eskainitako zikloa programatuta.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, ADDE (Euskal Heerriko Dantza Profesionalen Elkartea) bertan izango da euskal dantzagintza ordezkatzen eta euskal lurraldeko dantza ekosistema aurkezten: sorkuntza guneak, euskal dantza profesionalen katalogoa, Euskal Herrian dauden dantza jaialdiak. Etxepare Institutuko kultur zuzendari Irene Larraza ere izango da euskal ordezkaritzarekin batera.

Hiru euskal talderen lanak ikusi ahal izango dira jaialdian: "The Endgame" (Olatz de Andrés), "Barbecho" (Natxo Montero Danza) eta "Lur Away" (Compañía Sra. Polaroiska). Sismògraf jaialdiak eta Leioako Umore Azokak batera ekoitzitako Brodas Bros eta Kukai Dantza Taldearen "Topa" ikuskizuna ere egongo da ikusgai. Ikuskizunez gain, Sala Torín gunea ere euskal egoitza bilakatuko dute, eta "euskal erupzioarekin" zerikusia duten ekintzak antolatu dituzte.

SISMÒGRAF

Duela zortzi urte jaiotako Sismògraf jaialdia Kataluniako arte eszenikoen azoka estrategikoetako bat da, El Trapezi de Reus, Fira Tàrrega edota La Mostra d'Igualada bezalakoen mailan. Sortzaile eta programatzaileen arteko topaleku da, eta iaz 15.000 parte hartzaile bildu zituen.

Oloteko jaialdiak "Kataluniako dantzaren epizentro" izan nahi du: hirien kultur programazioetan dantzari zabalkundea emateko asmoa du, eta, era berean, formatu eta estilo guztietako dantza ikuskizunak eskaintzen ditu.

200 programatzailetik gora izango dira aurten bertan, Kataluniakoak zein nazioartekoak, esaterako, Herbehereetatik, Belgikatik, Alemaniatik, Frantziatik, Ingalaterratik, Kanadatik edota Koreatik helduak. Bestalde, 40 konpainiatik gora izango dira 50 ikuskizun baino gehiago eskainiko dituen jaialdian, horietariko zazpi estreinaldiak eta beste ekitaldi artistikoekin batera ekoitzitakoak.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Últimas Noticias Multimedia

Más sobre ¡Qué mundo!

ir a ¡Qué mundo! »

Publicidad

Publicidad

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.com