Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Euskadi Routes Europe topaketaren antolatzailea izango da 2018an

EP - Jueves, 20 de Abril de 2017 - Actualizado a las 10:49h

votos | ¡comenta!
Un grupo de turistas reunidos en la zona del Náutico de Donostia con un guía.

Un grupo de turistas reunidos en la zona del Náutico de Donostia con un guía.

Galería Noticia

Euskadi Routes Europe aireko konektibitateari buruzko topaketaren  antolatzaile ofiziala izango da 2018. urtean, eta apirilaren 25ean,  Suzanne Wylie Belfasteko Udaleko zuzendariak topaketaren  antolaketaren lekukoa emango dio Alfredo Retortillo Eusko  Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko  sailburuari.

BILBO.  Routes Europe topaketa Bilbon izango da datorren urtean eta,  aurreko edizioetan ez bezala, euskal hautagaitzan karga garraioak  eginkizun garrantzitsua izango du Euskadik dituen aireportuen eta  portuen azpiegiturak kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi  duenez.

Hautagaitzaren programa sozialari dagokionez, parte hartzaileek  Araba, Bizkai eta Gipuzkoa ezagutzeko bisitak antolatuko dira,  helmuga turistikoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten  eta etorkizunean loturei buruzko erabakiak hartzeko irizpide egokiak  izan ditzaten.

Euskadira egindako bisitan Neil Mulligan Routes topaketaren  ordezkariak azpimarratu duenez, "Bilbo eta Euskadi helmuga turistiko  nahiko berriak dira, eta esperientzia kultural oparoak eskaintzen  dizkiote bisitariari". "Gure ordezkariak beti ari dira lanean  esploratu beharreko merkatu berrien bila eta, ondorioz, poz-pozik  jarriko dira iragarpen honekin: Bilbo hiri ezin hobea da Routes  Europeren egoitza izateko", gaineratu du.

Aireko konektibitateari lotutako topaketarik handiena Europan  bertan zein Europatik kanpo negozioak egin ahal izateko guztiz  beharrezkoa da, eta hegazkigintzaren 1.200 profesional inguru izango  ditu: 100 airelinea baino gehiago, 300 bat aireportu, 50 turismo  agintaritza, 20 txostengile eta aldez aurretik hitzartutako 4.800  bilera.

Retortillok topaketak Euskadirentzat duen garrantzia nabarmendu  du, "aireko konektibitateak helmuga turistiko lehiakorra izateko  guztiz beharrezkoa da eta". Euskadik bere indar turistikoa eta 2018an  Europako aeronautika gailena hartuko duen egoitza izateko dituen  ezaugarriak erakutsiko ditu Belfasten stand batean hilaren 25ean.

Era berean, Belfastera joango den ordezkaritzan Routes Europe 2018  topaketaren antolakuntzan zein abiatzean parte hartu duten zenbait  instituzio eta erakunde egongo dira. Harkaitz Millan Basquetour  Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendaria eta Janire Bijueska  Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren zuzendaria egoteaz gain, Nora  Sarasola Bilbao Ekintza udal sozietatearen zuzendaria eta Mercedes  Rodriguez Bilbao Turismo udal erakundeko zuzendaria ere hautagaitza  laguntzera joango dira.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Más sobre ¡Qué mundo!

ir a ¡Qué mundo! »

Publicidad

Publicidad

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.com