Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

apirilaren 24an

Joseba Sarrionandiaren lehenengo antologia elebiduna aurkeztuko da Bilbon

EP - Jueves, 20 de Abril de 2017 - Actualizado a las 12:21h

votos | ¡comenta!
  • Mail
Joseba Sarrionandia.

Joseba Sarrionandia. (JOSE GOITIA)

Galería Noticia

Joseba Sarrionandia idazlearen "¿La poesía está muerta? Hilda dago  poesía?" (Pamiela) lehenengo antologia elebiduna aurkeztuko da  apirilaren 24an, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, Liburuaren  Egunaren ospakizunen barruan.

BILBO.  Ekitaldia 19:30ean hasiko da, Jose  Angel Irigarayk aurkeztuko du eta streaming bidez ere eskainiko da  www.kulturguneatb.eus webgunean.

Egileak aukeratu, berrantolatu eta itzuli dituen poemen antologia  da "¿La poesía está muerta? Hilda dago poesía?", eta egileak berak  idatzitako hitzaurrea darama. Egungo euskal literaturaren erreferente  diren egileetako baten poesiaren lehenengo itzulpena da, lehenengoa  eta luzaro itxarondakoa, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

1980 eta 1995 artean idatzitako 114 poema biltzen dira, eta  horietan, beste gai batzuen artean, erbestea, deserrotzea, heriotza,  torturak eta kartzela aipatzen ditu. Sarrionandia bost urtez egon  zen preso, 1985ean Martuteneko espetxetik ihes egin arte, Iñaki  Pikabea ETAkidearekin batera.

"Hijos de la madrugada" lehen ataleko poemak "Izuen gordelekuetan  barrena" eta "Marinel zaharrak" lanetatik daude jasota. "Gartzelako  poemak" atalekoak izen bereko liburutik aukeratu dira. "Hnuy illa  nyha majah yahoo", "El mundo es ancho y ajeno", "Nuestros antepasados  y los hijos de los hijos de los hijos...", "Nudos marineros",  "Mercado negro", "Monógamos imperfectos", "Celdas que no quedaron  vacías" eta "Muertos" atalak, "Hnuy illa nyha majah yahoo" liburutik  jaso dira. Azken atalean, "Hilos y canciones" izenekoan,  aldizkarietan eta diskoetan sakabanatuta argitaratu diren hainbat  poema eta letra jaso dira.

Ekitaldia Jose Angel Irigarayk aurkeztuko du. Gainera, Beñat  Arginzonizek eta Jose Fernandez de la Sotak Sarrionandiaren zenbait  poema irakurriko dituzte. Gose taldeko Ines Osinagaren zuzeneko  musika izango duen ekitaldian Eñaut Elorrietaren, Mikel Laboaren eta  Ruper Ordorikaren bideoak eskainiko dira, eta Jose Julian Bakedanok  egilearen bizitzari buruzko aipamena egingo du.

Liburuaren Nazioarteko Eguna igandean ospatuko da, eta, ohikoa  denez, Bilboko Udaleko Kultura Sailak etxola bat izango du azoka  barruan, Areatzako pasealekuan, eta bertan eskuratu ahal izango dira  sailak argitaratutako lan guztiak. Erosketa bakoitzarekin batera,  dagoeneko tradizionala den krabelina oparituko da.

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Últimas Noticias Multimedia

Más sobre ¡Qué mundo!

ir a ¡Qué mundo! »

Publicidad

Publicidad

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.com