Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
"Bat egitera, zuk egitera, euskaraz"

Korrikaren 20. edizioa Otxaindion hasi eta Gasteizera helduko da lehen egunean

EP - Lunes, 9 de Enero de 2017 - Actualizado a las 13:54h

votos |¡comenta!
"Zirkorrika", 20. Korrikako abestiaren bideoklipaVER VÍDEOReproducir img

(Youtube)

Galería Noticia

  • "Zirkorrika", 20. Korrikako abestiaren bideoklipaReproducir
  • Representantes de Korrika, AEK y autores o participantes de la música y videoclip, ayer en Iruñea.

AEK-k 20. Korrikaren ibilbidea ezagutarazi du astelehen honetan. Ohi bezala, aurreko Korrika amaitu zen herrialdean hasiko da aurtengoa, Bizkaian, eta Otxandio izan da irteera emateko AEK-k aukeratu duen herria, martxoaren 30eko arratsaldeko 17:00etan. Egun horretan bertan lehenengo hiriburura helduko dira korrikalariak, Gasteizera, hain zuzen.

BILBO. Korrikaren arduradunek jakinarazi dutenez, Arabatik jarraitu eta Nafarroara pasatu ondoren, iparralderantz abiatu eta apirilaren 2an Donibane-Garazi bigarren mugarrira helduko dira korrikalariak, goizeko 11:00ak aldera. Arratsaldeko 17:24ean Baionatik igaro, Lapurdi eta Nafarroa Beherea zeharkatu, eta Maule iragango du Korrikak, apirilaren 3ko 09:55ean.

Nafarroa Behera eta Garaiatik arineketan pasatu ostean, iparralderantz abiatuko da berriro Korrika, eta apirilaren 4an Donostiara helduko da, iluntzeko 18:45ean. Hurrengo egunetan, Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldea izango da nagusi, Bilbora heldu arte apirilaren 6an, 16:52ean.

Lurralde guztietatik igaro ostean, Euskal Herriko lekukoak hegoaldea eskuz esku zeharkatuko du apirilaren 9ko goizean bere helmugara heldu arte: Iruñea. Mezuaren irakurketa eta amaiera jai handiaren hasiera eguerdiko 12:30erako aurreikusita dago, Sarasate pasealekuan.

Jakina denez, Korrikaren 20. edizioa izango da aurtengoa, "BatZuk" lelopean ("Bat egitera, zuk egitera, euskaraz"). Kilometroak erreserbatzeko aukera urtarrilaren 23an zabalduko da, eta interesdunek Korrika bulegoekin harremanetan jartzea besterik ez dute, kilometro zehatza hartzeko eta diru ekarpena egiteko.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.com