Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Itsaso Estarrona

“Berdintasunean bizi garela uste dugu, esta uste hori aurrera egiten jarraitzeko traba bat da”

Jaiotze data. 1981/05/20
Alea aldizkarian lan egiten dut

Martes, 5 de Abril de 2016 - Actualizado a las 10:18h

votos | ¡comenta!
Itsaso Estarrona.

Itsaso Estarrona.

Galería Noticia

2 Andrés Goñi

Zenbat itxurakeria dago gaur egun emakumeen eskubideen defentsan?
–Segur aski, behar baino gehiago. Denok nahi dugu egon emakumeen eskubideen aldeko argazkietan, baina gero, horiek defendatzeko konpromisoak har-tzen ez baditugu, alferrik da. Argazkiez harago, berdintasun politikak lehentasunezkoak izan beharko lirateke gure gobernuentzat; gaur-gaurkoz, zoritxarrez, oraindik ez da lehen lerroko gaia. 
Azken hamarkadan, ezer ez, gutxi ala asko aurreratu al dugu berdintasunari dagokionean?
–Esparru batzuetan asko, eta beste gutxietan ezer gutxi. Orain, gure legerien arabera berdinak gara, baina paperean bakarrik ez: kalean ere aldatu behar ditugu gauzak. Paperean eman diren aldaketak ez dira neurri berean eman gure praktika sozialetan. Gainera, berdintasunean bizi garela uste dugu, eta uste hori aurrera egiten jarraitzeko traba bat da.
Errudun bat aipatzera ausartuko zinateke?
–Jakina: matxismoa. Pertsona zehatz batzuk baino harago doan arazo batez ari gara: gure gizartearen egituran dago desberdintasuna. Eta, hori konpontzeko, feminismoa behar dugu. Hitz madarikatu bat izan da (eta bada, zoritxarrez); baina feminismoari esker gaude orain gauden tokian.
Balore heziketa edo sexuekiko errespetuaren inposizioa?
–Tira... galdetuko al zenidake bizitzeko eskubidea irakatsi edo inposatu behar ote den? Eskubideen gauzatzea inoiz ez da inposizio bat, eta eskubide bati buruz ari gara. Hori bai: eskubide hori urratzen jarrai ez dezagun, ezinbestekoa da heziketa. 
Emakume batek berdintasun kuotagatik edo merituengatik izan behar du ardura-lanpostu bat?
–Galdera horren atzean tranpa dago, nire ustez. Kuotak ez daude meriturik ez duten emakumeei ardura-postuak emateko, baizik eta, gizonezkoen meritu berdintsuak dituzten emakumeei bidea errazteko. Izan ere, gizonen alde egiten dugu ‘diskriminazio positibo’ gehien gure gizartean, haiei emakumeei baino errazago jartzen dizkiegulako gauzak esparru askotan. Pentsa emakume gehiago daudela unibertsitatean, gizonak baino… baina gero ez direla apenas ardura-postuetara iristen. Alegia, merituak sobera ditugu.
Bere neskalagunen mugikorra kontrolatzen duten gazteak daudela entzuten duzunean, zer pentsatzen duzu?
–Helduok oso mundu matxista uzten ari gatzaiela gazteei, eta hori bezalako mikromatxismo guztiei aurre egin behar diegula belaunaldi guztiok.
Sare sozialak, mugikorrak… arrisku bat al dira, edo genero diskriminazioarekin bukatzeko aukera bat?
–Tresna gehienak jar daitezke matxismoaren alde edo kontra.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.com