Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Iban Zalduak 'Idazten are dela idazten duen idazlea' aurkeztu zuen atzo
Elkar argitaletxearen eskutik ekarritako literaturaren gogoeta bat da Donostiako egilearen lana
Maialen Ezquerro - Jueves, 18 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:15h
votos
comentarios
Iban Zaldua idazlea. (Jorge Muñoz)
Vista:
Donostia. Ipuin liburu bat eta ez bilduma bat dela azpimarratu du Iban Zaldua idazleak bere azken liburuari buruz, Idazten ari dela idazten duen idazlea.
Ipuin liburua batasun zentru argi batekin eraikitzen da, hau da, intentzio orokor batekin eta hari batek lotzen du. Ipuin bilduma bestalde, nahaste-borraste bat izan daiteke.
Hasiera batean 50 ipuin zituen baino horietako batzuk kentzen hasi zen traba egiten zutelako eta, azkenean, 21 bildu ditu, beraien artean batasuna eta lotura batekin.
Literaturaren hausnarketa bat da eta literatura mundua bere osotasunean erakutsi nahi izan du Iban Zalduak: idazleak, itzultzaileak, irakasleak, irakurleak, dendak, sariketak, kritikariak... baina beti ere fikzio ikuspegi batetik.
Idazleak bizitako, ikasitako eta irakurritako esperientziagatik idazten du, beraz, ez da harritzekoa literaturak pisu handia edukitzea liburu honetan, bere bizitzaren parte delako; bere obsesioak eta maniak ere nabarmenak dira lan honetan baita ere.
Elkar argitaletxearekin egindako bigarren lana da hau, bestea 2002. urteko Kea ur gainean izan zen, gazteentzako eleberri labur bat.
Idazlearen esanetan, hasiera batean beldurra izan zuen ez zelako komertziala, literaturari buruzko liburua baizik.
Hala ere, Xabier Mendiguren Elkarreko editorearen baiezkoa eduki zuenean lasaitu egin zen eta baita ere Francis Bacon margolariaren aipamen bat irakurtzean. Margolari gazteago bati esandakoa: " Ez nioke aholku bat emango, bere burua onar dezala baizik...".
kafka, austen, dante... Zalduak aitortzen du ez dela bere liburua bakarrik, hau da, beste idazle ba-tzuen eragina ere nabari dela, Kafka, Jane Austen edo Dante batik bat.
Santi Leoné idazlearen arabera, literatura benetan gustuko dutenak izango dira aintzat hartzera iritsiko direnak, azken finean literatura gaixotasun gisa delako: normalean bukaera tragikoz beteak eta benetan maite dutenak berrerortzen dira, " droga bezala" nahiz eta luzaroan zoriontasuna ez eman epe labur batean plazerra sentiarazten dutelako.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Concierto de Messer Chups + Los Galernas
DNA te regala 8 invitaciones para el concierto de MESSER CHUPS y Los Galernas. Estos conciertos tendrán lugar el miércoles 24 de octubre a las 22:00 h. en HELL DORADO.
Zein da euskaraz gehien estimatzen duzun hitza?¿Cuál es tu palabra preferida en euskera?
Entre quienes nos envíen su palabra preferida sorteamos cinco Euskaltzaindiaren Hiztegi berria
DNA te regala 4 invitaciones para el concierto de GALLON DRUNK y Los Nitxos que tendrá lugar el miércoles 10 de octubre a las 21:00 h. en la Sala Jimmy Jazz.
El Barcelona, rival del Alavés en la Copa del Rey
El Alavés cumplió ayer su objetivo copero eliminando al Huracán y el Barcelona será su próximo rival
La situación de las arcas municipales crea dudas sobre los nuevos equipamientos
Parte del dinero para inversiones ha ido a gasto corriente, según el interventor
La plantilla de Guardian iniciará una huelga indefinida a partir del martes
La dirección hace un llamamiento al diálogo para salvar el futuro de la firma
Publicidad