Publicidad
[Entrar | Registrarse]
Milaka lagun bildu ziren aita Larramendi ikastolaren alde antolatutako festan
Andoain, Elene Arrazola - Lunes, 8 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:13h
votos
comentarios
Vista:
Gustuko aldapan nekerik ez dio lelo ezagunak. Eta halaxe gertatu zen atzo Andoainen, aldapaz beteriko herria izanda ere, milaka eta milaka lagun ibili baitziren gora eta behera Aita Larramendi ikastolaren alde antolatutako Kilometroen festan. Goiz goizetik, Euskal Herri osoko jende andana bildu zen herrian eta giro paregabean ospatu zuten jaia.
Izan ere, duela 22 urte ikastetxe beraren alde antolatu zen Kilometroetan ez bezala, eguraldi paregabea izan zen atzokoan eta horrek aurreikuspen guztiak "gainditzeko" aukera eman zien antolatzaileei. Hala adierazi zuten, behintzat, arduradunek arratsaldean eginiko balorazioan eta, adibide gisa, gune askotan arropak, diru-trukerako txartelak eta ogi tartekoak amaitu zirela jakinarazi zuten.
Zirkuituaren irekiera ekitaldirako jendez lepo zegoen Andoain. 9.00etarako, dozenaka ikasle, irakasle, guraso eta politikari bildu ziren Aita Larramendi ikastolaren inguruan. Guztiek nahi zuten festarekin bat egin, aurtengo leloak dioen bezala, Kilometroekin ON egin.
Urtero bezala, esker oneko hi-tzak entzun ziren harrera ekitaldian, festa antolatzen lagundu zuten 1.700 boluntarioen eta ikastolako jendeak egindako lana goraipatzeko, alegia. Baina eskaerek ere izan zuten beren tartea. Aita Laramendiko lehendakaria den Arantxa Idigorasek eta Kilometroak kultur elkarteko lehendakariak, Arantza Manterolak, administrazioen "inplikazio handiagoa" eskatu zuten ikastolek krisi egoera honetan aurrera egin ahal dezaten. Horrez gain, hezkuntza lege berri baten beharraz ere ohartarazi zuten.
Hitzoi men eginez, Isabel Celáa Hezkuntza kontseilariak helburu beraren alde egin zuen, "akordioaren bidez, marko legal berri bat sortu eta Gobernu zentralaren murrizketei aurre egin ahal izateko".
Ekitaldian Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Martin Garitano; lehendakari gai diren Iñigo Urkullu jeltzalea eta EH Bilduko Laura Mintegi; bi alderdiotako zerrendaburu eta arduradunak, Ikastolen Elkarteko lehendakaria, Koldo Tellitu; eta Andoaingo alkatea, Ana Carrere, izan ziren, besteak beste. Baina, protagonista handienak ikastolako dantzariak izan ziren, Aurreskua eta Azeri dantza eskaini baitzituzten jendaurrean.
Ikastolaren oraina eta etorkizuna irudikatzeko asmoz, ibilbidearen zinta mozketa Irati eta Gurutze gazteek egin zuten Martin Ugalde enpresa guneko ordezkarien laguntzarekin.
Egun osorako programa
Bost gune, sei kilometro
Irekiera ekitaldia amaitzearekin batera, milaka euskaltzale Andoaingo kaleetan barrena abiatu ziren sei kilometrotako ibilbidea egiteko helburuarekin. "Urtero etortzen gara Kilometroetara ikastolen alde egitera eta aurten ere ez dugu hutsik egin", esan zuten Maider Lekuona eta Borja Pinillos oiartzuarrek, Aroa txikiarekin eta Andoni ilobarekin zirkuituan aurrera zihoazela.
Aduna eta Villabonako Saioa, Nekane, Arkaitz, Enaitz eta Ainarak ere bat egin zuten festarekin, eta baita Kilometroen aldeko musuzapia lepoan jantzita zeraman Otto txakurrak ere.
Kirolarienak sei kilometrotako ibilbidea egin zuten eta beste ba-tzuk, berriz, leku zehatz batzuetara joan ziren hitzordu konkretu batzuk ikusi asmoz. Hori izan zen, esate baterako, Zumaia eta Lasarte-Oriako Oier, Aimar, Maialen, Iñaki, Jon, Jonan, Marta, Elena eta Javik hartu zuten erabakia. "Haur txikiegiak ditugu oinez ibiltzeko, beraz, Irrien Lagunen txokora etorri gara zuzenean", zehaztu zuten.
Pepi Azkue, Rosi Aldalur, Miguel Odriozola eta Javier Ayerza zarauztarrek, aldiz, ibilbidea egitea erabaki zuten. "Bueltatxo bat eman eta bidean topatzen ditugun ekitaldiekin gozatzea gustatzen zaigu", esan zuten Euskal Herriko eta Sui-tzako segalarien erakustaldia ikusten zuten bitartean.
Eliza ataria gaztez josita
Ze esatek! taldearen arrakasta
Ohi bezala, gazteak kontzertuen inguruan bildu ziren, Ze esatek! talde azpeitiarrak, Zuloak-eko neskek, Laurobak, La Jodederak eta Ohian Vega dj-ak eskaini zituzten emankizunetan batipat. "Ze esatek! ikusi eta parranda pixka bat egitera etorri gara", zehaztu zuten Inés, Jesica, Odei, Julen, Hodei, Michael eta Aritz errenteriarrek.
Giro lasaiagoa nahiago izan zutenek, Martin Ugalde gunean bertsoekin eta kantujirarekin gozatzeko aukera izan zuten, eta baita Miren Fernandez eta Anje Duhalde abeslarien doinuak entzutekoa ere.
Adin eta gustu guztietako hamaika proposamen izan ziren egun osoan zehar eta emaitza, antola-tzaileek jakinarazi zutenez, "erabat positiboa" izan zen. "Ikastolaren eraikin berrirako bultzada eskatu genuen eta jaso dugu. Benetan pozik gaude euskaltzaleek emandako erantzunarekin", azaldu zuten.
Kilometroetako antolatzaileek hurrengo hitzordua Iruñean izango dela gogoratu zuten, bi asteburu barru Nafarroa Oinez ospatuko baita hiriburuan San Fermin Txiki ikastolaren alde.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
DNA te regala 4 invitaciones para el concierto de GALLON DRUNK y Los Nitxos que tendrá lugar el miércoles 10 de octubre a las 21:00 h. en la Sala Jimmy Jazz.
DNA te regala 6 invitaciones para el concierto de LOS CHICHOS y José El Chatarra el jueves 4 de octubre a las 21:00 h. en la Sala Jimmy Jazz.
DNA te regala 6 invitaciones para el concierto de SWAN FYAHBWOY y Novato el viernes 5 de octubre a las 21:00 h. en la Sala Jimmy Jazz.
El tartazo a Leticia Sabater, lo más visto
Lo Perico Enmascarat interrumpió el pasado sábado a la expresentadora en mitad de su actuación
Diputación denuncia que cada alavés aporta a Euskadi 833 euros más que un vizcaíno
Álava pide cambiar la Ley de Aportaciones porque se ha demostrado "injusta"
Alemania asegura que "España no necesita un rescate"
Schäuble ha asegurado que España está haciendo los ajustes necesarios y que no necesita un rescate sino un préstamo para el sector bancario.
Galería de imágenes: La jornada de huelga en Gasteiz
Tres personas han sido detenidas por atentado a la autoridad y otras doce imputadas por desórdenes públicos a lo largo de esta mañana en Vitoria durante los incidentes registrados en la jornada de huelga general
Valverde sube al podio tras Gilbert, al que nadie pudo seguir en el Cauberg, y Boasson
Causas y azares en el GP de Singapur
El abandono de Hamilton permite a Vettel ganar y que Alonso con su podio, a seis carreras del final y 29 puntos de renta, cuente por buena la cita de Singapur
Publicidad