Saltar al Contenido

gaurtik hilaren 30era bitartean

Triciclek "Bits" obra aurkeztuko du Bilboko Arriaga Antzokian

EP - Miércoles, 12 de Septiembre de 2012 - Actualizado a las 11:13h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Representación de la obra "Garrick" de la compañía Tricicle.

Tricicle taldearen "Garrick" obraren errepresentazioa. (Patxi Cascante)

Galería Noticia

Bilboko Arriaga Antzokiak 2012-2013 sasoiko programazioarekin jarraitzen du Tricicle hirukote komiko ospetsuaren ikuskizun  berriarekin, gaurtik, irailaren 12tik, hilaren 30era bitartean. Joan Gràcia, Paco Mir eta Carles Sansek osatutako taldeak "Bits" bere  azken lana aurkeztuko du.

BILBO. Bit bat informazio unitate txikiena da, gag bat umorezko unitate txikiena den bezala. Hortaz, umorezko ikuskizun bat  bitez beterik dago eta gag parrasta bat igortzen du argiaren abiaduran. Ikuskizun honetan, Tricicleko partaideak "bit bihurtzen  dira", eta gisa horretan, saguaren kolpez, esketx, gai, betaurreko  eta sexuz aldatzen dira, eta ezagun zaharrak ere berreskuratzen  dituzte beren burua omentzeko. Joan Gràcia, Paco Mir eta Carles  Sansen arabera, "Bits" ikuskizun digital bat da, gag hirutarrezko kodean.

Triciclek sortua, zuzendua eta ekoiztua, "Bits" maiatzaren 24an  estreinatu zen Alacanteko Principal Antzokian, eta orain Arriaga  Antzokira iritsiko da, Euskadi mailako estreinaldia izanik. Guztira,  Arriaga Antzokian 18 emanaldi izango dira, eta zenbait egunetan  prezio murriztuak jarriko ditu. Gainera, Arriaga Antzokiak eta  Triciclek hitzartutakoaren ondorioz, ikuskizun honen prezioak  mantenduko dira eta publikoak ez du bere gain hartu beharko BEZaren  %21erainoko igoera.

Baliteke "Bits" izatea Tricicle zuzenean ikusteko azken aukera,  taldeak iragarri baitu hau izan daitekeela "Tricicleren azken  sorkuntza-ikuskizuna". 32 urtez antzokiak bete ondoren, taldeak ez du  "eszenatokietan betikotu nahi", baina aurretik, lau urteko bira dute  "Bits" lanarekin. Hala eta guztiz ere, atea irekita uzten dute; izan  ere, haien esanetan, "izan daitekeela esan dugu, seguruenik izan  daitekeela esan dugu, zeren eta aski ezaguna baita artistak ez direla  inoiz ere erabat erretiratzen".

Joan Gràcia, Carles Sans eta Paco Mirrek Bartzelonako Institut del  Teatren ezagutu zuten elkar eta Tricicle sortu zuten 1979an. Ordutik  ibilbide luzea egin dute komiko moduan, teknika dramatikoaren oinarri  moduan keinu bidezko umorea eta gaga erabiliz, hau da, "umorearen  gutxieneko unitatea" -definizioa bera jasota-.

"Bits" Tricicleren zortzigarren ikuskizuna da. Horren aurretik,  Joan Gràcia, Paco Mir eta Carles Sansek barre algarak sortu dituzte  eszenatokietan obra hauekin: "Manicomic" (1982), "Exit" (1984), "Slastic" (1986), "Terrrific" (1992), "Entretres" (1996), "Tricicle  20" gag bilduma (1999), "Sit" (2002) eta "Garrick"; azken hori arrakasta handiz antzeztu zuten Arriaga Antzokian, 2007ko iraila eta urrian.

Gainera, hirukote katalanak "Spamalot" eta "Forever young" komedia  musikalak zuzendu ditu, beste antzerki-koprodukzio batzuez gain.  Keinuen bidezko antzerkitik harago, elkarrekin edo banaka, Tricicleko  partaideek beste diziplina artistiko askotan ere aritu dira.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido

Publicidad

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

Publicidad

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad

Publicidad

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.com