Publicidad
[Entrar | Registrarse]
'Artillero' eta kainoikadarekin hasi dira 2012ko Aste Nagusiko festak
Domingo, 12 de Agosto de 2012 - Actualizado a las 05:13h
votos
comentarios
Donostiako Aste Nagusia 2012 (Gorka Estrada)
Vista:
Donostia. Azken hamar urteotan sarri esan dute Donostiako Aste Nagusia
festa alternatiboak aldarrikatzen zituen talde batek abordatu behar
zuela. Bada, egun hori iritsi zen atzo: Donostiako Piratek jaiei
hasiera ematen dien Artillero abestu zuten kainoikadan. Azken
hamarkadan egindako lanarengatik, Juan Karlos Izagirreren Gobernuak
ekitaldiaren protagonismoa eman zion kolektiboari eta abestia
kanta-tzera gobidatu zuen.
18.30erako donostiarrak eta kanpotarrak
Alderdi Ederren tokia har-tzen hasiak ziren. Handik hurbil,
Bulebarrean, elektrotxaranga bat giroa berotzen hasi zen. Eta talde
horren atzetik, Los Bebés de la Bulla. Biak udaletxeko terrazaren
azpian jarri ziren, bakoitza bere piezak jo-tzen, kontzertu xelebre bat
osatuz. Gerora, gainera, batukada talde bat gehitu zen emanaldira.
Milaka pertsonek betea zuten Alderdi Eder ordurako, gazte zein heldu kanoikada ikusteko asmoarekin. Ikusleen artean, gainera, Pirata gazte gutxi batzuk ere ikus zitezkeen zapi beltzarekin.
18.45erako Gastronomiako Euskal Anaiartearen Ohorezko Batailoia iritsi zen danbor, banda, txilibitero eta fusilariekin. Hauek ere The British Grenadiers bezalako piezekin ikusleak animatu zituzten.
Aurtengo kainoikadaren protagonistak, ordea, 19.00ak izateko hamar minutu falta zirenean atera ziren udaletxetik: 50 bat gazte ziren, guztiak ederki abesteko gurarekin. Pirataz jantzita agertu ziren: zapia lepoan gehienak eta partxea begian zenbaitek. Eskifaia kofradiako kamisetak ere jantzi zituzten hainbatek.
Orain dela egun batzuk, kolektiboak azken
hamar urteetan Piratekin lagundu duen orori Artillero haiekin kantzeko
deia luzatu zion, eta erantzun paregabea lortu zuten. Esaterako,
taldearen bozeramaile Aratz Trecet “oso pozik” agertu zen hainbeste
pirata bildu zirela ikusita.
Hiru minutu eskas falta zirenean,
“Artillero, dale fuego...” hasi ziren guztiak. Abesteaz aparte, ederki
egin zuten dantzan. Ohitura den legez, kantatzez bukatzean Artillari
Nagusiak, Luis Mokoroak, kainoiari su emateko deia egin zuen eta Bum!
19.00etan, zortzi egun luzez iraungo duen Aste Nagusia hasi zen.
Kanoikada eta txupinazoa
Festari bi aldiz hasiera eman
Donostiako
Aste Nagusia hasi zen; Piratena ez, ordea. Kolektiboak bi aldiz hasi
zuen atzo festa: lehenbizi kainoikadarekin eta gero, 21.30ean, Portuko
La Flamenka gunean izan zuten txupinazoarekin.
Festetan oso
lanpetuta ibiliko direla adierazi zuten Trecet berak eta Ezkila
kapitain berriak, Maddalen Lizasok. Aurtengo ediziora arte Trecetek
antzezten zuen kapitainaren papera, baina Piraten koletiboa osa-tzen
duten kofradiei garrantzi gehiago emateko, Lizasori pasa diote
testigua: Eskifaia gazte taldeko kidea da eta hemendik aurrera kofradia
desberdinetako ordezkariak izango dira kapitain.
Lizasok, sentimendu
asko nahastuta bizi dituela egun hauek aitortu zuen: “Urduritasuna,
presioa, ardura eta ilusioa”. “Batez ere iristeko gogoz nago”, adierazi
zuen, eta atzokoa “egun konpletoa” izaten ari zela gaineratu.
Trecet
aurten ez da Ezkila izango, baina “lasaiago” ez dela ibiliko onartu
zuen Piraten Aste Nagusian lan karga handia dagoelako: “¡Lana berdin
egin behar da!”. “Pena puntu batekin ere utzi dut, baina Maddalenek
kristoren ilusioa dauka bera izango delako. Horrelako testigu bat
uzteak pozik uzten zaitu”.
Kainoikadaren ondoren, Piratak udaletxe
barrura sartu ziren. Terrazarenpean gelditu ziren bandek ere bere
bideari ekin zioten, musikaz giroa alaitzen, noski. Ikusleak, ordea,
Gastronomikak alde egin zuen arte –pare bat pieza jo zituen
kanoikadaren ondoren– ez ziren ia mugitu ere egin.
Atzo,
Donostiako banderaren ondoan Jolly Roger bat bakarrik falta izan zen
Piratek hiriko festak guztiz konkistatu dituztela demostra-tzeko. Hamar
urteren ondoren, Aste Nagusia abordatu dute.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
La pista del Circuito Ricardo Tormo de la Comunitat Valenciana en Cheste fue ayer el escenario elegido por el piloto Julián Miralles Jr. para casarse
Tres de los seis muertos en el accidente de Naveros de Pisuerga son vizcaínos
Las víctimas son dos mujeres de 37 y 36 años, una joven de 18 y tres menores de 6, 12 y 15 años
Publicidad