Saltar al Contenido

urte bukaeran kaleratuko du

Ken Zazpi taldea hasi da disko berria grabatzen

ep - Jueves, 24 de Junio de 2010 - Actualizado a las 11:07h

En la imagen, Ken Zazpi

En la imagen, Ken Zazpi (Iban Gorriti)

Galería Noticia

BILBO. Ken Zazpi taldeak Donostiako Victoria Eugenia Antzokian  eskainitako kontzertuarekin bukatu zuen azken bira, eta dagoeneko  hasi ditu 2010eko bukaeran kaleratuko duen disko berriaren  grabatze-lanak. Disko berria Elkar-Argiak plataforma berriaren  barruan kaleratuko da, eta aurreko disko guztiak ere plataforma  horren barruan egongo dira, plataformako iturriek gaur iragarri  dutenez.

Talde bizkaitarraren lehenengo bost abestien grabazioa Iñaki  Uohoren (Platero y tu, Extremoduro) estudioetan egin da, eta Rafa  Sardinak gidatu ditu produkzio-lanak; aurreko diskoa ere berak  ekoiztu zuen. Beste kantuen grabazioa uztailean zehar amaituko da,  Haritz Harreguyren Hi Gain estudioetan.

Ondoren, Los Angelesen (AEB) amaituko dituzte lan berri honen  nahasketak eta masterizazioa. Horrekin batera, Ken Zazpi taldearen  diskografia guztia euskarri digitalean sareko plataforma nagusietan  dago eskuragarri.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

Publicidad

Más sobre CONCURSOS

ir a CONCURSOS »

Publicidad

Publicidad

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.com